Irudek Bidasoa Irun Errege Kopako azken fasean izanen da

2026/04/23
Talde irundarrak 30-36ko markagailuarekin garaitu zuen atzo Puente Genil, txapelketako hirugarren kanporaketan. Garaipen honekin beraz, Alex Mozasen jokalariak Errege Kopako azken fasean izanen dira, ekainaren 5tik 7ra Alicanten. Bidasoarekin batera, Barça, Horneo Alicante, Recoletas Atletico Valladolid, Viveros Herol Nava, Bathco Torrelavega, Bada Huesca eta Rebi Cuenca ariko dira Final 8an.
Irudek Bidasoa Irun Errege Kopako azken fasean izanen da
Angel Ximenez Puente Genil 30
36 Irudek Bidasoa Irun
Irudek Bidasoa Irunek 30-36ko markagailuarekin irabazi zuen atzo Puente Genilen kontra, Errege Kopako hirugarren kanporaketa. Garaipen honekin, taldeak txapelketako azken fasean egoteko txartela eskuratu du. Horrela, ekainaren 5tik 7ra Alicanten, Errege Kopako Final 8a jokatuko du Alex Mozasen taldeak, bertze zazpi taldeekin batera: Barça, Horneo Alicante, Recoletas Atletico Valladolid, Viveros Herol Nava, Bathco Torrelavega, Bada Huesca eta Rebi Cuenca. Neurketa hasieran, Puente Genil indartsu bat ikusi zen eta hori markagailuan ere islatuta gelditu zen. Lehen ordu laurdena pasatuta, hiru goleko abantaila lortu zuen etxeko taldeak (11-8) eta horrek Alex Mozasi hutsartea eskatzera behartu zion. Bidasoak erantzun zuen honela, eta atsedenaldira bidean, defentsa maila altuago bat kantxaratuz, gol bakarrera hurbildu ziren. Cavero eta Mujikaren golen bitartez, aitzinetik ere jartzeko aukera aprobetxatu zuen talde irundarrak, nahiz eta azken segunduetan aurkariak 17-17ko berdinketa ezarri aldageletara joateko. Bigarren zatian, sendoago azaldu zen Bidasoa defentsan, atepean Skrzyniarz indartsu batekin. Honek bost goleko tartea irekitzea ahalbidetu zion talde bisitariari, 0-6ko partzial baten ondorioz (24-29, 50 min.). Etxekoek hutsartea eskatu zuten bidasotarren indarra baretzeko, eta honen ondotik, erritmoa bizitu zuten garaipena eskuratzeko ideiarekin. Hiru golera murriztu zuten Bidasoaren aldea eta Mozasek bigarren hutsartea eskatu zuen orduan (29-32, 54 min.). Estutu bai, baina etxekoek ez zuten kolokan jarri bisitarien nagusitasuna eta horrela, abantaila ongi kudeatuta eta 1-4ko partzial batekin, 30-36ko behin-betiko emaitza eskuratu zuen talde horiak, garaipena ez ezik, Errege Kopako azken fasean egoteko txartela ere eskuratuz. Horrela, ekainaren 5tik 7ra Alicanten ospatuko den Errege Kopako Final 8an izanen da Bidasoa, bertze zazpi taldeekin batera: Barça, Horneo Alicante, Recoletas Atletico Valladolid, Viveros Herol Nava, Bathco Torrelavega, Bada Huesca eta Rebi Cuenca. Hori baino lehen ordea, talde horiak ASOBAL Ligako hitzordua izanen da igande honetan, apirilaren 26an, Recoletas Atletico Valladolid taldearen kontra, Huerta del Rey kantxan (16:30).