Irudek Bidasoa Irunek etxean hasiko du ASOBAL Liga Navaren kontrako partiduarekin

2026/09/11
Talde irundarrak 2026/27 denboraldiko Nexus Energia ASOBAL Ligako lehen jardunaldia jokatuko du bihar, irailaren 12an, Viveros Herol BM Navaren kontra (18:00). Aurrendeboraldiko prestakuntzen balorazio positiboa eginda, Alex Mozasen taldea prest dago ikasturte honetako helburuak lortzen hasteko, eta bidenabar, Navaren kontrako azken neurketan egindako porrotari bertze irtenbide bat aurkitzeko.
Irudek Bidasoa Irunek etxean hasiko du ASOBAL Liga Navaren kontrako partiduarekin
Arrate Morales
Irudek Bidasoa Irunek bihar, irailaren 12an, emanen dio hasiera Nexus Energia ASOBAL Ligari. Viveros Herol BM Nava jasoko du etxean, Artalekun 18:00etan, 2026/27 denboraldiko lehen jardunaldia jokatzeko. Superkopa Iberikoan itxura ona eman ondotik, eta aurredenboraldi bikaina osatuta, Alex Mozasen taldea prest dago txapelketarik garrantzitsuenean puntuak batzen hasteko. Bidenabar, Navaren kontra jasotako azken porrota iraultzeko garaia ere badela iritzi dio taldeak. Alex Mozasen taldeak momentu ezin hobeak ekingo dio ASOBAL Ligari bihar Artalekun. Superkopa Iberikoan behar bezalako jokoa kantxaratu ondotik, sasoi onean ailegatzen da Ligako lehen jardunaldira. “Champions-a jokatzen duten taldeen kontra lehiatu gara eta azterketa bat izan zen guretzat. Harro nago taldeaz, lehiakortasunari dagokionez, maila eman genuelako eta orain, hobeak garelako”, aitortu du entrenatzaileak. ASOBAL Liga hasiko da honen ondotik, “denboraldiko lehiaketarik garrantzitsuena” Bidasoarentzat. Lehen neurketak beti izaten dira konplikatuak eta Navarena horrelakoa izateko arriskua du. Izan ere, udan “sendotu” egin dela jakinarazi du Mozasek: “Lehen lerro berria du taldeak, esperientzadun jendearekin eta maila ona dutenak”. Iazko porrota ere gogoan izan du prestatzaileak eta, alde horretatik, partidu berezia izanen dela onartu du: “Ez dugu ahantzi behar iaz irabazi gintuztela eta zor hori dugula. Ez da partidu bat gehiago izanen, mindu gintuen porrot hori iraultzeko momentua da. Ligako lehen neurketak beti izaten dira arraroak, baina espero dugu etxean garaipena eskuratzeko gai izatea”. Horretarako, gakoa “defentsan” egonen dela ziurtatu du Mozasek, aurredenboraldian behin eta berriz landu dutena. “Leorekin batera, defentsan sendo egon behar gara. Navak alboetatik egiten ditu erasoak eta, alde horretatik, desberdina izanen da. Euren erasoa gelditu behar dugu, faltak egin horretarako”, gainertu du. Jon Ander Iribarren laguntza izanen dutela ere aipatu du entrenatzaileak, Alex Reis jokalariaren bajaren ondotik, etxera bueltatu den jokalaria. “Aurrendeboraldian landutako automatismoak” landu beharretan dago oraindik Iribar, baina “etxekoa denez, erraz egokituko” dela uste du Mozasek. Horrela bada, dena prest dagoela, ekinen diote bidasotarrek ASOBAL Ligako denboraldi berriari. Etxean eta etxekoek eginen dute, beraiek gustuko duten moduan, eta bi puntuak irabazita, ilusio berrituekin hastea espero dute.