Irudek Bidasoa Irunek polemika sortu zuen garaipena lortu zuen O Gatañalen

2026/09/21
Talde irundarrak 32-33ko markagailuarekin irabazi zuen Frigorificos del Morrazo taldearen kontra, azken segunduan Mario Nevadok sartutako golari esker. Jaurtiketa honek polemika sortu zuen kantxan, baina epaileek birritan eman zuten ontzat gola, baita Bidasoaren garaipena ere, momentuan eta ondotik izandako bileran. Horrela, lau punturekin guztira, galdu gabe segitzen du Alex Mozasen taldeak denboraldi hasiera honetan eta bigarren segitzen du sailkapen orokorrena.
Irudek Bidasoa Irunek polemika sortu zuen garaipena lortu zuen O Gatañalen
Frigoríficos del Morrazo 32
33 Irudek Bidasoa Irun
Irudek Bidasoa Irunek 32-33ko markagailuarekin irabazi zuen, pasa den larunbatean O Gatañalen, Frigorificos del Morrazo taldearen kontra. Azken segunduan Mario Nevadok sartutako golari esker lortu zuen talde irundarrak irabaztea eta jardunaldiko puntuak poltsikoratzea. Polemikaz betetako garaipena izan zen, nahiz eta epaileek birritan baieztatu zuten neurketa bukaera adierazten zuen txirrinak jaurtiketa egin eta gero jo zuela. Ideia argiarekin ekin zion Bidasoak partiduari, eta pentsatutako egiten hasi zen kantxan. Lehen ordu laurdenean hiru goleko aldea hartu zuen talde bisitariak (6-9) eta, Frigorificos del Morrazo honi erantzuten hasi bazen ere, ez zen gai izan aurkariaren sendotasunari aitzin egiteko. Hala ere, lanean segitu zuten etxekoek, bertako zaleek bultzatuta, eta atsedenaldira bidean, aldea murriztea lortu zuten. Berdinketa lortu zuten lehenik (13-13), baina lehen zatiaren bukaera adierazten zuen txirrinak jo aitzinetik, irundarrek azken gol bat sartu zuten, aldageletara 13-14koarekin joateko. Atsedenaldiaren ondotik, bide beretik hasi ziren jokatzen bi taldeak, erritmo bizian gainera. Orduan lortu zuten etxekoek aurrea hartzea, ia segidan egindako bi jokaldiri esker. Bidasoak berehala erantzun zuen eta, berriz ere, aitzinetik jarri zen (18-19, 40 min.). Berdinketa zen nagusi bi taldeen artean eta bukaera zirarragarria iragatzen zuen ikusle guztiek. Ez tilde batek, ez bertzeak ere, ez zuen lortzen errenta handitzen eta azken bost minutuetara, gol bakarreko aldearekin ailegatu zen Bidasoa. Tentsioa gehiago pizteko, 31nako berdinketarekin iritsi ziren neurketaren azken segunduetara. Hurrengo erasoan, irundarrek zazpi metroko jaurtiketa behartu zuten, eta Cavero arduratu zen hura gauzatzeaz, bere taldea berriro aitzinetik jartzeko. Cangasek berdinketa lortu zuen azken uneetan, eta segundo gutxi batzuk baino ez ziren gelditzen markagailuan. Orduan agertu zen Mario Nevado: zelaiaren erditik garaipenaren gola sartu zuen, azken txirrinak jo baino une batzuk lehenago (32-33). Azken jaurtiketa honek polemika sartu zuen, batzuen iritziz jaurtiketa txirrina jo eta gero gauzatu zelako. Hala ere, epaileek birritan baieztatu zuten txirrinak geroago jo zuela eta beraz, ontzat eman zuten Bidasoaren garaipena ere. Bi puntu gehiagorekin, sailapeneko bigarren postuan segitzen du talde irundarra, 4 punturekin guztira eta Barça, Recoletas Atletico Valladolik eta Fraikin BM Granollers taldeekin berdinduta. Alex Mozasen mutilek irailaren 26an, heldu den larunbatean, izanen dute hurrengo hitzordua, Tubos Aranda Villa de Arandaren kontra (19:00).