Jorge Martinezek ez du Bidasoa Klubean segituko
2026/05/21
Atezainen entrenatzaileak denboraldi hau bukatzerakoan etengo du Bidasoa Klubarekin zuen harremana. Bai jokalariek, baita klubeko bertze lankideek ere, bere ezagutza, gertutasuna eta lanerako gaitasuna baloratu dituzte, eta eskerrak eman nahi izan dizkiote denbora honetan erakutsi duen eskuzabaltasuna eta profesionaltasunagatik.
Bidasoa Kirol Elkarteak jakinarazi duenez, Jorge Martinez ez da gehiago atezainen entrenatzaile izanen. Martinezek lehen taldeko talde teknikoaren parte izateari utziko dio, eta horrela bukaera emanen dio klubeko atezainen entrenatzaile gisa egin duen etapari.
Klubera ailegatu zenetik, bere lana profesionaltasun, konpromiso eta dedikazio handiz bete du, klub irundarreko parte diren atezainen hazkundean eta garapenean ekarpen erranguratsua eginez, baita talde teknikoaren eta aldagelaren eguneroko lanean ere. Irunen eman duen denboran, bere ezagutza, gertutasuna eta lanerako gaitasuna oso baloratuak izan dira, bai jokalarien aldetik, baita klubeko egitura kirolaren barruan dituen lankideen aldetik ere.
Klubetik bihotzez eskertu nahi izan diote Jorgeri denbora honetan guztian erakutsitako ahalegina, entrega eta profesionaltasunagatik, baita bidasotarren balioak eta helburuak konpartitzeagatik eta kirola defendatzeko erakutsi duen konpromisoagatik ere. Zorterik handiena opa diotela aitortu dute, etorkizuneko erronka pertsonal eta profesionaletan.