Jose Gomez de Arriba Espainiako Maratoi Txapelketan garaile

2026/03/17
Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalariak Bartzelonan ospatu zen Espainiako Maratoi Txapelketan lortu du titulua, M45 kategorian. 2:24,16ko denboran osatu du ibilbidea, Maratoiaren errekorra ere hautsiz. Honez gain, 18 urtez azpiko Espainiako Txapelketan ere emaitza onak bildu dituzte Irungo klubeko atletek.
Jose Gomez de Arriba Espainiako Maratoi Txapelketan garaile
Asteburu honetan bi hitzordu garrantzitsu izan ditu eta Bidasoa Altetiko Taldean, emaitza bikainak ere lortuz bietan. atleten Alde batetik, Bartzelonan ospatuko den Espainiako Maratoi Txapelketan izan dira BATeko bi korrikalari eta horietako batek, Jose Gomez de Arribak eskuratu du garaipena, M45 kategorian, probaren errekorra ere eginez. Bertzalde, Antequerako pista estalian, 18 urtez azpiko atletek ere emaitza ederrak bildu dituzte Espainiako Txapelketan. Jose Gomez de Arribak errekorra eta titulua Bartzelonan Bartzelonan jokatu den Espainiako Maratoi Txapelketan, Jose Gomez de Arribak erakustaldia eman du. Lasterketa bikaina osatu zuen, 2:24,16ko denborarekin helmugaratu baitzen M45 mailako Espainiako txapeldun bilakatuz. Gainera, marka honek txapelketako errekor berria ezartzea dakar, Pablo Villalobosek zuen aurreko marka (2:24,25) hautsi baitu korrikalariak. Sailkapen orokorrean 16. postu bikaina lortu du gainera. Gomez de Arribarekin batera, Jon Urtizbereak ere parte hartu du. Urtizbereak laguntzaile lanak egin zituen maratoi erdira arte eta, azkenean, 2:34,40ko denborarekin bukatu zuen proba, M35 mailan 20. postuan helmugaratuz. 18 urtez azpikoen Espainiako Txapelketa Pista estalian ere albiste onak izan dira, nahiz eta zorteak ez dien denei berdin lagundu: Hai Duong Alzagak finalerdi sendoa osatu du 400 metrotan eta bere marka pertsonala hobetzea lortu du (58.06). Finaletik kanpo geratu den arren, bere bilakaera argia dela erakutsi du. Iker Anautek, heptatloian, 15. postuan bukatu du, merituzko emaitza marka apalenarekin hasi zela kontuan hartuz. Bi marka pertsonal berri ezarri ditu: 1.78 m altuera-jauzian eta 10.86 m pisu jaurtiketan. Eñaut Arburua berriz, 200 metrotan finalerdietaraino iritsi da (22.40 kanporaketan eta 22.62 finalerdian). 10. postuan bukatu du lehiaketa, hirugarren kaletik korrika egiteak finalerako aukerak zaildu dizkiolarik. Naia Piquer 1500 metrotako saio taktiko batean lehiatu da. Lasterketa bukaeran erabaki da eta 4’57”ko denborarekin bukatu du denboraldia, jada aire zabaleko probetan pentsatzen. Azkenik, Iker Piñeira asteburuko alderik mingotsena beretzat izan da. 200 metrotan dominak lortzeko faboritoetako bat zen, baina irteera nulu batek (0,86ko erreakzio denbora) lehiaketatik kanpo utzi du.