Jose Gomez de Arribak brontzezko domina eskuratu du Master mailako Espainiako Milia Txapelketan

2026/05/26
Bertze asteburu bikain bat izan du Bidasoa Atletiko Taldeak. Alde batetik, Jose Gomez de Arribak brontzezko domina eskuratu du Master mailako Espainiako Mila Txapelketan. Bertzalde, klubeko gazteek emaitza ezin hobeak lortu dituzte Gipuzkoako 3000 metroko eta Jauzi Hirukoitzeko lehiaketetan. Plaiaundin ere kategoria txikiko atletak aritu ziren lehian, Euskadiko Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako XLIII. Eskolako Kirol Jokoetan.
Jose Gomez de Arribak brontzezko domina eskuratu du Master mailako Espainiako Milia Txapelketan
Txapelketaz betetako asteburua izan dute Bidasoa Atletiko Taldeko atletek eta lan bikaina egin dute bertze behin lehiatu diren guztietan. Emaitzarik aipagarriena Jose Gomez de Arribarena izan da, brontzezko domina eskuratu baitu honek Master mailako Espainiako Milia Txapelketan. Gutxitik gehiagora joan zen atleta bere lasterketan eta, azken postutik aterara, lehenengora pasatu zen helmugan. 4:39 segunduko denboran egin zuen milia, bigarren eta hirugarren sailkatutik segundu bakarrera. Forman dagoen atleta dela erakutsi du honela, Espainiako Maratoia ere irabazi baitzuen pasa den martxoan, M45 kategorian. Gipuzkoako 3000 metroko eta Jauzi Hirukoitzeko Txapelketak Bidasoa Atletiko Taldeko gazteak ere lehia bizian aritu dira asteburuan, Gipuzkoako 3000 metroko eta Jauzi Hirukoitzeko Txapelketetan. 3000 metroko lasterketan, Lukas Cabezonek (8:43,47; marka pertsonal onena) eta Sara Mancisidorrek (11:01,37) irabazi zuten, 20 urtez azpiko kategorian eta maila absolutuan hurrenez hurren. Naia Piquerrek bigarren postua eskuratu zuen, Mancisidorren gibeletik (11:06,61) eta Eider Aramburuk (11:27,56) osatu zuen podiuma, 18 urtez azpiko onena ere izanda. Jauzi Hirukoitzean berriz, 16 urtez azpiko atletak aritu ziren lehian. Bertan, Yuxan Zhuk lortu zuen zilarrezko domina, 11.16 metroko jauziarekin. Aiala Larruskainek lagundu zuen klubeko kidea podiumeko hirugarren koskan, 10.10 metroko jauzi onena lortu ondotik. XLIII Eskolako Kirol Jokoak Plaiaundin Etxean ere lehia izan zen asteburuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskadiko Federazioak antolatutako XLIII Eskolako Kirol Jokoak ospatuko baitziren Plaiaundin. BATeko harrobiko atleta andana aritu ziren bertan lehian, tartean infantil mailako taldeak lortu zuen txapeldun izatea. Taldea osatu zuten atleten emaitza indibidualak hemen: 1. 80m hesi-lasterketan: Hegoi Errazquin – 13.32 segundu (3. indibidualki) 1. 80m: Peru Gomez – 10.30 segundu (2. indibidualki) 1. 4x80 erreleboak (Ekaitz, Aiur, Hegoy eta Peru) – 41.20 segundu 2. 1000m: Liher Arregi – 3:03.40 minutu (2. indibidualki) 3. 500m: Ibai Erguin – 1:17.71 minutu 5. Altuera-jauzia: Ekaitz Pascual – 1.45 metro 5. Pisu-jaurtiketa: Izei Larrañaga – 7.08 metro 6. Luzera-jauzia: Aiur Martin - 4.18 metro Gipuzkoako selekzioarekin ere aritu ziren BATeko zenbait atleta eta hauek, 38 puntu batuta, txapeldun erę izan ziren. Indibidualki hauek izan ziren etxekoek lortutako emaitzak: 1. 150m: Ekaitz Pascual – 18.30 segundu 2. 220m hesi-lasterketa: Iraia Garcia – 34.00 segundu 2. 220m hesi-lasterketa: Peru Gomez – 32.40 segundu 4. 150m: Aiur Martin – 20.10 segundu