Kiroletik - Biok Txingudi
2025/10/15
Entrenamenduak hasi ditu Txingudi Errugbi Klubak 2025/26 kirol denboraldiak dakartzan erronkei aurre egiteko. Biok Txingudi emakumezkoen errugbi taldea ere erritmoa hartzen hasia da. Txingudik nesken taldea berreskuratu zuen orain dela bi denboraldi eta iaz, Euskadiko Ligako finalerdietan sartzea lortu zuten. Bertako jokalariak diren Lur Gastonek eta Garazi Santosek aurreko denboraldiaren errepasoa egin eta etorkizuneko erronkak aztertu dituzte.