Stade Hendayais garaipenaren bidera sartu da berriz ere
2026/11/03
Hendaiarrek 24-21eko markagailuarekin irabazi zuten Tarbes taldearen kontra. Bizanosen kontra porrot egin ondotik, taldea berriz ere garaipenaren bidera bueltatu da, atsedenaldien tartean jokatu zuen partiduan. Denboraldiko seigarren jardunaldiko puntuak poltsikoratuta, sailkapeneko lider segitzen du.
Federale 3 mailan ari den Stade Hendayais taldeak 24-21eko markagailuarekin garaitu zuen asteburuan Tarbes. Aitzineko asteburuan atsedenaldia izan zuen Hendaiako taldeak eta ongi probestu zuen hori, Bizanosen kontra porrot egin ondotik, dinamika onera bueltatzeko. Horrela egin zuen beraz, asteburu honetan Tarbes aurkaria gaindituta. Neurketa gogorra izan zen, Felix San Martin klubeko ordezkariak jakinarazi duenez. Bi taldeak oso parekatuak aritu ziren azken momentura arte eta, hain zuzen ere, orduan erabaki zen partidua hendaiarren alde. Etxean irabazita, pozik gelditu da taldea, garaipenaz gain, sailkapeneko liderra delako berriz ere.
Heldu den asteburuan, berriz ere atsedenaldia izanen dute, gogoz hartuko dutena puntuak irabazi ondotik. Azaroaren bigarren asteburuan jarriko dira berriz ere martxan Arudy taldearen kontra jokatuko duten jardunaldiarekin.