Kiroletik - Mariño Real Union
2025/08/20
Mariño Real Union taldeko neskek hirugarren mailan jokatuko dute hurrengo denboraldian. Horrela, bigarren urtez jarraian mailaz igo dira denboraldian zehar lortutako emaitza bikainei esker. Mireia Zumeta eta María Díez jokalariek amaitu berri den denboraldiak emandakoaren errepasoa egin dute.