Kiroletik - Real Union Club
2026/05/06
Real Unionek, aurtengo denboraldian Bigarren RFEF mailan aritu ondotik, heldu den urterako mailaz igotzea lortu du. Denboraldia bukatu baino lehen lortu du aurtengo helburu nagusia zena, urtebete lehenago mailaz jaitsi ostean. 2026-2027 denboraldian Lehen RFEF mailara itzuliko dira beraz. Igoerak klubean utzitako zapore onaz hitz egin dute Igor Emery Real Unioneko presidenteak eta Jon Tena irundar eta taldeko atezainak.