Real Unionek gaur jokatuko du Portugaleteren kontrako Errege Kopako lehen kanporaketa

2026/11/18
Bi aldiz gibeleratu den hitzordua, gaur ospatuko da La Floridan, 19:00etan. Bi taldeek ilusioz espero duten partidua da, Errege Kopako lehiaketa berezia delako bientzat. Hasieran ospatu behar zen datan baino egoera hobean ailegatzen dira partidura bi taldeak eta beraz, alde horretatik, gogoz daude lehiarako.
Real Unionek gaur jokatuko du Portugaleteren kontrako Errege Kopako lehen kanporaketa
Real Unionek gaur bisitatuko du Portugalete La Floridan, Errege Kopako lehen kanporaketa jokatzeko (19:00). Arrazoi desberdinengatik bi aldiz gibeleratu den hitzordua da eta beraz, gogoz espero dute partidua bi taldeek ere. Txuribeltzek ilusio berezia dute lehiaketa honetan parte hartzeko eta gaurko neurketa jokatzeko. Kanporaketa ia hilabetez atzeratzea ez da inoren gustukoa izan, baina orain, baldintza eta egoera desberdinetan ekinen diote norgehiagokari, bai txuribeltzek, baita bizkaitarrek ere. Ramses Gilek aipatu duenez, “jokatu behar zen garaian bi taldeek bajak genituen, lesionaturik zeuden jokalariak genituelako, baina orain bilakaera on bat egon da”. Modu desberdinean ekinen diote beraz, neurketari, jokalariak berreskuratuta eta garaipen bat lortuta ere. Azken detaileak ere izanen duu eragina, nahiz eta Gilek ez dakien ia guzti hori erabakigarria izanen den. Argi dagoena da gogoz eta motibazioz betea joanen direla La Floridara, ongi jokatu, garaipena eskuratu eta kanporaketa gainditzeko helburu garbiarekin.