Laugarren garaipena segidan lortu du Irudek Bidasoa Irunek
2026/05/04
Talde irundarak 32-36ko markagailuarekin irabazi zuen Tubos Aranda Villa de Aranda taldearen kontra. ASOBAL Ligako denboraldiko azken txanpan taldeak lortzen duen laugarren garaipena segidan da eta urteko helburua ere hurbilago du horrela: Ligako txapeldunordetza. Momentu honetan, hirugarren sailkatua da Alex Mozasen taldea eta puntu bakarrera du bigarren postua.
Irudek Bidasoa Irunek 32-36ko markagailuarekin irabazi zuen Tubos Aranda Villa de Arandaren kontra. Denboraldiko azken txanpa honetan, taldeak lortzen duen laugarren garaipena segidan da eta helburuak ere hurbilago ditu horrela. Alde batetik, ASOBAL Ligako txapeldunordetza puntu bakarrera du. Horrez gain, momentu honetan okupatzen duen hirugarren postuan ere bermatua du Europako Txapelketarako sarbidea. Horrela, Alex Mozasen taldeak lasaiago eta gogoz ekinen die azken partidei, azken asteburuetako dinamika onari segida emanez ere.
Neurketa erritmo biziarekin hasi zen. Lehen minutuetan bi taldeetako atezainek maila bikaina erakutsi zuten gainera eta horrel parekotasuna ekarri zuen markagailura (5-5, 10 min.). Partiduak aitzinera egin ahala, Villa de Arandak lortu zuen abantaila txiki bat, nahiz eta Bidasoak ongi erantzun zion horri eta, atsedenaldira bidean, etxeko taldea izan zen errenta lortu zuena eta aitzinetik jarri zena, 17-13ko emaitzarekin.
Bigarren zatian, sendotasun berarekin hasi zen Bidasoa, bere abantaila ongi aprobetxatuz. Skrzyniarzek lan ederra egin zuen atepean eta, horri esker, errenta areagotu zuten irundarrek markagailuan (25-18). Aranda behin eta berriz saiatu zen alde hori murrizten, baina atezainarekin egin zuen topo aldi oro, garaipena eskuratzeko aukerak geroz eta gehiago urrunduz. Azken hamar minutuetan, markagailuan hurbiltzea lortu zuen pixka bat talde bisitariak, baina ez zen nahikoa izan tartea deuseztatzeko. Bidasoak lasaitasunez irabazi zuen, 32-36ko behin-betiko emaitzarekin.
Bi puntu gehiagorekin, sailkapeneko hirugarren postuan dago kokaturik Bidasoa, 38 punturekin guztira. Puntu bakarreko aldea du Logroño La Rioja bigarrenarekin eta postu horren bila joanen da beraz, talde irundarra azken partiduetan. Hori lortzeko hurrengo hitzordua igande honetan izanen da, maiatzaren 10ean, Frigorificos del Morrazo taldearen kontra, 18:30ean.