Mariño Real Unionek garaipen batekin borobildu du Hirugarren RFEF mailan jokatutako denboraldia

2026/04/29
Talde irundarrak iazko azken partidua errepikatu zuen, pasa den igandean Stadium Galen. Bizkerre B-ren kontra aritu zen, Euskal Ligako azken neurketan egin zuen bezala. Hala ere, oraingo honetan, 4-0eko markagailuarekin borobildu zuen Mariñok, Hirugarren RFEF mailan jokatutako denboraldia, itxura ona emanez eta helburuak lortuz.
Mariño Real Unionek garaipen batekin borobildu du Hirugarren RFEF mailan jokatutako denboraldia
Mariño Real Union 4
0 Bizkerre B
Mariño Real Unionek garaipen batekin borobildu zuen igandean Hirugarren RFEF mailan jokatutako denboraldia. Bizkerre B taldea jaso zuen Stadium Galen, iazko denboraldi bukaeran bezala, eta 4-0eko markagailuarkein irabazi zuen. Azken aurreko partidua ez zen ona izan talde irundarrarentzat eta hori moldatzeko gogoz zelairatu ziren azkenekoan Galen. Ninbe Lizardi jokalariak aipatu bezala, “gogoz ginen denboraldia garaipenarekin bukatzeko eta gainera, guk irabazita eta Oiartzunek galduta, Kopan sartzeko aukera genuen”. Helburu horiekin beraz, hasi zuten azken neurketa. “Ez genuen baloia gehiegi eduki, baina eroso ginen eta lehen zatian 3-0ekoa lortu genuen dagoeneko. Bizkerrek ez zuen aukera garbirik eduki eta beraz, ez genuen sufritu”, aitortu du jokalariak. Bigarren zatian, garaipena eskuan edukita lanean segitu zuten eta laugarren gola ere eskuratzeko gai izan ziren etxekoak. Hurrengo minutuetan, bi taldeek jokalari bana galdu zuten txartela gorria ikusi ondotik, eta joko parekatua erakutsi zuten, nahiz eta Mariñokoek baloiaren jabetza edukitu eta aukerak ere sortu. Azkenean, 4-0eko behin-betiko emaitzarekin bukatu zen neurketa, jardunaldikgo helburua lortuz. “Ongi bukatu genuen denboraldia, sentsazio onekin”, gaineratu du Lizardik. Oiartzunek ere garaipena eskuratu zuen eta beraz, Kopan sartzeko aukerak bertan behera gelditu ziren irundarrentzat. Hala ere, pozik eta lasai bukatu zuten Hirugaren RFEF mailan jokatutako denboraldi garrantzitsu hau.