Marta Maza hamabostgarren Espainiako bost kilometroko errepideko Txapelketan

2026/04/14
Meridan ospatu ziren, asteburuan, distantzia luzeko Espainiako Txapelketak. Bertan, Marta Mazak hamabostgarren postua lortu zuen 17:32ko denbora eginez 5 kilometroko errepideko lasterketan. Milia kategorian berriz, Laura Etayo bere taldekideak ez zuen zorte bera izan eta ondoez baten ondotik, erretiratu behar izan zen. Aldi berean, Frantzian izan zen Alain Oca BATeko mailu jaurtitzailea eta, 64,35ko markarekin, bere markarik onena lortu zuen.
Marta Maza hamabostgarren Espainiako bost kilometroko errepideko Txapelketan
Asteburu honetan Meridan jokatutako distantzia luzeko Espainiako txapelketetan, Super Amara BAT taldeko atletek maila nabarmena erakutsi dute. Marta Maza fondistak lasterketa bikaina osatu du 5 kilometroko errepideko txapelketan, 15. postuan bukatuz maila absolutuan. Mazak 17:32ko denbora behar izan zuen ibilbidea burutzeko, eta sentsazio oso onekin bukatu du proba, laster hasiko den ligako lehen neurketari begira konfiantza hartuz. Zorte gutxiago izan du Laura Etayo taldekideak milia lasterketan. Etayok erretiratzea erabaki zuen ondoez arinak sumatu zituenean, arriskurik ez hartzeko helburuarekin. Erabaki horren arrazoia klubak dituen hurrengo hitzordu garrantzitsuetara, bereziki apirilaren 25eko ligako lehen jardunaldira, ahalik eta egoera fisiko onenean iristea izan da. Europako minimoa Alain Ocarentzat Bitartean, Frantzian, Alain Oca mailu jaurtitzaileak bere sasoi bikaina berretsi du. Ocak 64,35 metroko marka lortu du, European Athletics erakundeak Europako txapelketarako eskatzen duen gutxieneko minimoa betez. Hala ere, Espainiako Federazioak (RFEA) 66 metroko muga ezarri duenez, atletak lanean segituko du datozen datetan distantzia horretara iristeko eta nazioarteko txapelketarako txartela ziurtatzeko. Azkenik, Super Amara BAT klubak erronka berriz beteriko asteburua du aurretik. Alde batetik, klubak berak antolatuko du Gipuzkoako alebin eta infantil mailako txapelketaren lehen jardunaldia Plaiaundin. Bertzetik, taldeko kideak Euskadiko proba konbinatuen txapelketan, Gipuzkoako kategoria ezberdinetako (S16-tik masterrera) lehiaketetan eta Durangon ospatuko den Euskadiko fondo txapelketan arituko dira.