Miguel Angel Martin Duque Bartzelonatik iritsiko da Artalekura Bidasoaren proiektua indartzera

2026/05/14
Bidasoa Kirol Elkarteak akordioa lortu du FC Barcelonarekin eta, horren arabera, Miguel Angel Martin Duque jokalariak Artalekun jokatuko du heldu den denboralditik aitzinera. Fitxaketa honez gain, klub irundarrak Nacho Torrescusa prestatzaile fisikoaren kontratua ere berritu du hurrengo hiru denboraldietara. Horrela, Torrescusaren luzapenak bat egiten du Alex Mozas eta Javi Camporen luzepeneakin, haiek ere duela gutxi kontratua berritu baitute klubarekin.
Miguel Angel Martin Duque Bartzelonatik iritsiko da Artalekura Bidasoaren proiektua indartzera
Bidasoa Kirol Elkarteak jakitera eman duenez, akordio bat lortu berri du FC Barcelonarekin. Horren arabera, talde kataluniarrean ari den Miguel Angel Martin Duque jokalaria jasoko dute bidasotarrek heldu den denboralditik aitzinera. 2007ko Teguiseko jokalariak talde irundarrari talentua, anbizioa eta hazteko gaitasuna eskainiko dizkio, estatuko eskubaloi talde lehiakorrenen artean bidea egiten segitzeko helburuarekin. Martinek ibilbide oparoa izan du dagoeneko beheko kategorietan: Europako Junior mailako txapeldun izan da Espainiako selekzioarekin, Munduko Txapelketako txapeldunorde gazteen mailan eta Espainiako txapeldun jubenil mailan Barçarekin. Gainera, oraindik gazte mailako jokalaria zela, Barçaren lehen taldearekin egin zuen debuta. Ohorezko Zilarrezko mailan, 89 gol sartu ditu guztira, Barçaren filiala den taldearen funtsezko papera betez. Horrez gain, Errege Kopako lehen kanporaketan ere 7 gol sartu zituen Martinek. Nexus Energia ASOBAL Ligari dagokionez, 14 partidu jokatuko ditu maila horretan, eta horietan, 31 gol sartu. Azkenik, EHF Champions League-n ere debuta egin du. Bidasoak positiboki baloratzen du Martinen etorrera, etorkizun handiko jokalaria baita, hazteko tarte handia duena oraindik. Bere intentsitateak, konpomisoak eta lan filosofiak, Bidasoaren nortasunarekin bat egiten dute eta fitxaketa honekin talde irundarrak talde orekatu bat eraikitzeko apustuan aurrera pausu bat ematen du, bere nortasun lehiakorra ere mantenduz. Nacho Torrescusak 2029ko ekainera arte Bidasoan lanean segituko du Bidasoak Nacho Torrescusa prestatzaile fisikoaren kontratua berritu du. Lehen taldeko teknikariak 2029ko ekaina bitarte luzatu du bere kontratua, klubarekin duen lotura bertze hiru denboraldiz mantenduz. Torrescusa, talde teknikoko funtsezko pieza izanik, bere esperientzia eta profesionaltasuna eskaintzen segituko du jokalarien prestaketa fisikoan; azken denboraldietan taldearen errendimendu lehiakorrean funtsezkoa izan den arloan. Bere lana erabakigarria izan da taldearen bilakaera fisikoan, bereziki nabarmenduz plangintza, kargen kontrola eta jokalarien errendimenduaren optimizazioa. Duela ia bi urte ailegatu zenetik, prestatzaile fisikoak ekarpen handia egin du intentsitatean, konpromisoan eta exijentzia mailan oinarritutako lan-eredu bat sendotzeko; azken denboraldietan taldearen hazkunderako funtsezkoak izan direnak. Klubak oso balorazio positiboa egiten du Nachoren jarraipenari buruz, bai bere gaitasun profesionalagatik, bai proiektu kirolaren barruan izan duen integrazioagatik. Berritze honek CD Bidasoak bere egitura teknikoan egonkortasunaren eta jarraikortasunaren aldeko apustua indartzen du. Gainera, berritze honekin, Nacho Torrescusak bat egiten du Alex Mozas eta Javi Camporekin, haiek ere duela gutxi berritu baitute kontratua klubarekin.