Piotr Mielczarskik ez da Bidasoa Klubera lotuta egonen gehiago
2026/05/18
Bidasoa Klubak jokalariaren etete-klausula ordaindu du eta, horren arabera, uztailaren 1etik aitzinera, poloniarra ez da Irungo klubera lotuta egonen gehiago. Ordu arte ordea, taldearen dinamikan parte hartzen segituko du eta baliteke ASOBAL Ligako azken jardunaldietako deialdietan sartzea, baita Errege Kopakoan ere.
Bidasoa Kirol Elkarteak jakinarazi duenez, Piot Mielczarskiren kontratuaren etete-klausula ordaindu ondotik, jokalari poloniarra erakundetik deslotua geldituko da heldu den uztailaren 1etik aitzinera. Ordura arte ordea, jokalaria taldearen dinamikaren parte izaten segituko du, eta talde teknikoaren esku egonen da da denboraldian geratzen diren azken kirol konpromisoei aitzin egiteko, liga bukaera eta Errege Kopa barne.
Klubetik Piotreri eskerrak eman nahi izan dizkiote plantillako kide izan den bitartean erakutsitako inplikazioagatik, lanagatik eta profesionaltasunagatik, baita taldearen garapenean egindako ekarpenagatik ere. Era berean, zorterik onena opa diote etorkizuneko erronka pertsonal zein profesionalei begira.