Pirineo Arteko 20 urtez azpiko topaketan parte hartu dute BATeko atletek

2025/06/10
Donostian ospatu zen hirugarren aldiz Pirineo Arteko 20 urtez azpiko topaketa eta bertan izan ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Akitaniako selekzioak. Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatutako hitzordua izan zen eta tartean, Super Amara BATeko atletek ere parte hartu zuten, emaitza bikainak lortuz.
Pirineo Arteko 20 urtez azpiko topaketan parte hartu dute BATeko atletek

Gipuzkoako Atletismo Federazioak hirugarren urtez Pirineo Arteko 20 urtez azpiko topaketa antolatu zuen, pasa den larunbatean (ekainaren 7an), Donostian. Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako eta Akitaniako selekzioek hartu zuten parte bertan, tartean Sumer Amara BATeko atletek ere, emaitza onak bilduz. 

Emakumeetan, 110 metroko hesi-lasterketan, Eider Alzaga nagusitu zen (15,38) eta bere taldekide Nora Aramendi laugarren izan zen (17,87), bere marka pertsonalik onena ere lortuz. 4x100 erreleboan, Nerea Sorondok Gipuzkoako taldearekin hartu zuen parte, Ane Aguirregomezcorta, Kira Pascual eta Iraia Alkortarekin batera, bigarren postuan sailkatuz (49,32). Azkenik, 800 metroko lasterketan, Waskoniako taldearekin parte hartu zuen Izaskun Sanzek seigarren postua lortu zuen (2:19,68). 

Gizonetan, 400 metroko lasterketan, Markel Garrancho nagusitu zen (49,91). Mailu jaurtiketan berriz, Unax Eraso bigarren izan zen (51,67). 800 metroko lasterketan, Alai Cabellok hirugarren postua eskuratu zuen (1:56,97) eta azkenik, pertiga jaurtiketan, Imanol Ibarbia laugarren izan zen (4,00).