Ramses Gil: “Denboraldia egina dago bi taldeentzat, baina biak ere garaipena eskuratu nahiko dugu”
2026/04/24
Real Unionek Deportivo Aragon bisitatuko du bihar, apirilaren 25ean, 16:30ean. Denboraldiko azken aurreko partidua izanen da eta bi taldeetako bakar batek ere ez du deus izanen jokoan. Talde txuribeltzak igoera lortu du dagoeneko eta aragoiarrek mailaz jeitsiko direla ere badakite. Hala ere, garaipena eskuratu nahiko dute biak eta hiru puntuengatik borrokan ariko dira.
Real Unionek Deportivo Aragon bisitatuko du bihar, apirilaren 25ean, 16:30ean. Denboraldiko azken aurreko partidua izanen da eta bi taldeetako bakar batek ere ez du deus izanen jokoan. Talde txuribeltzak igoera lortu du dagoeneko eta aragoiarrek azken postuan daude sailkaturik, jeitsiera segurtatua dute beraz. Hala ere, azken txanpa honetan, biak lan ona egin nahiko dute eta biak ere garaipena eskuratzeko borrokan arituko direla argi dute.
Ramses Gil lasai dago denboraldiko azken zati honetan. Hala ere, “errespetua eta seriotasuna” adierazi nahi dio txapelketari, baita aurkariei ere. Beretzat dena erabakita egotearen sentsazioa berria da, nahiz eta behin partiduan sartuta, lehiakortasuna maila berean segitzen duen: “Errealitate desberdin bat da niretzat, ez dut sentsazio hau behin ere eduki, denboraldia bukatu baino lehen dena lortua izatearena. Hala ere, partiduan sartzea, dena ahazten da. Entrenamenduak onak izatean ari dira eta, zentzu horretan, lasai gaude behar bezala lehiatuko dugulako”.
Futbolean aritzeak hori baitu, lehiatzea barruan daramazula eta hori gertatzen zaie txuribeltzei ere. “Partiduak bizigarri bat dira; zelaira atera, lehiatu eta irabaztea da beti nahi duguna, eta azkenera arte saiatuko gara hori lortzeko”, gaineratu du. Bai Real Unionek, baita Deportivo Aragonek ere, dena egina dute denboraldi honen bukaerarako. Talde txuribeltza Lehen RFEF Mailako taldea da eta aragoiarrek berriz, Hirugarren RFEF Mailara jeitsiera pairatuko dute. Hala ere, ziur dago Gil eurek bezala, Zaragozako bigarren taldeak “irabazi nahiko” duela eta “dena emanen dutela beraien armarria defendatzeko”.
Dena egina dagoenean, zaila izatean da etorkizunera ez begiratzea, ilusio eta erronka berriei. Kluba hurrengo urteko taldea osatzeko lanetan ari da dagoeneko, baina Ramses Gilek nahiago du horretan ez pentsatu: “Esperientziak agian heldutasuna ematen du eta gauzak bere momentuan disfrutatzeko gaitasuna. Denboraldia bukatu gabe egonda, etorkizunera begiratzea akats bat da. Momentua bizi behar dugu, presarik gabe, nahasi egin zaitezkeelako. Gauza berriei aitzin egiteko, oraingoa bukatu behar da lehenik”.
Heldu den urtera begiratzeko beraz, aurtengoa bukatu beharko da. Eta azken partiduari aitzin egiteko ere, igandekoa jokatu beharko da lehenik. Beraz, Real Union buru-belarri ariko da hortan asteburu honetan, Deportivo de Aragonen kontrako partiduan ahalik eta maila hoberena emateko eta garaipena eskuratu ahal izateko.