Ramses Gil: “Izango ditugun bajak ez dira aitzakia, ongi aritzeko gai baikara”

2026/10/23
Real Unionek CD Lugo taldea jasoko du gaur, Stadium Galen, denboraldiko bederatzigarren jardunaldia jokatzeko (19:00). Lehen RFEF Mailako Multzoko liderra da talde galiziarra eta, momentuz, garaitezina dela ere erakutsi du. Izan ere, zortzitik zortzi garaipen batu ditu oraingoz eta jokatu diren puntu guztiak poltsikoratu. Txuribeltzek aspaldian ez dute irabazi, baina ezta galdu ere, eta etxean jokatuko den partidu hau aukera izan daitekeela uste dute.
Ramses Gil: “Izango ditugun bajak ez dira aitzakia, ongi aritzeko gai baikara”
Real Unionek gaur, urriaren 23an, jasoko du CD Lugo Stadium Galen, 19.00etan. Denboraldiko bederatzigarren jardunaldia izanen da hau bi taldeentzat eta, egoera desberdinetan ailegatzen badira ere, biak garaipenaren bila aterako direla argi dute. Lugo sailkapeneko liderra da momentu honetan, eta ez du partidurik galdu oraindik. Horrek zailtasuna eransten dio partiduari, batez ere, Real Unionen begiradatik. Irabazi gabe zenbait aste darama talde txuribeltzak eta zenbait baja ditu asteburu honetako ere. Hala ere, hori ez dela aitzakia dio Ramses Gil entrenatzaileak eta gai direla erronka honi aitzin egiteko. Talde txuribeltzak aspaldian ez du irabazi, baina Ramses Gil entrenatzaileak azpimarratu duen bezala, ez du galdu ere ez. Horrela bada, “ilusioz eta gogoz” egiten dio aurre gaurko neurketari, sinesten baitu “aukera ederra” dela “taldearentzat eta zaleentzat” orain arte garaitezina izaten ari den liderraren kontra jokatzea. Onartu duenez, “aldageletan, emaitzek eragina dute, baina taldea indartu daitekeela ere badakigu. Partidua ongi jokatu denaren sentsazioa edukitzeak on egiten digu. Oparia irabaztea da eta puntuak ateratzea, baina sentsazioak positiboak dira”. Baja ugarirekin eginen dio aitzin gaurko erronkari Real Unionek. Jon Tena, Unai Medina, Martin Arruti, Yassin Tallal, Martin Merquelanz, Beñat Gaubeka eta Juan de la Mata deialditik kanpo egonen dira, lesio ezberdinengatik. Hala ere, entrenatzaileak dioenez, hau “ez da aitzakia izanen”. Izan ere, lehen taldeko bertze jokalariek ongi entrenatu dute, baita Rocco zenbaitek ere eta beraz, Lugoren kontra behar bezala aritzeko “gai direla” adierazi du Gilek. Ez da erraza izanen ordea, talde “guztiz eraginkorra” baita, “bai defentsan, baita erasoan ere”. “Jokalari oso onak ditu eta defentsan arrisku guti eragiten diete aurkariek”, gaineratu du prestatzaileak. Horrela beraz, txuribeltzek ahal duten gehiena eman beharko dute zelaian, zaleekin batera, liderrari duinki aitzine egiten saiatzeko.