Ramses Gil: “Neurketa zirraragarria izanen da, talde handia da entrenatzaile handi batekin”
2026/04/17
Real Unionek Amorebieta jasoko du bihar, apirilaren 18an, Stadium Galen (16:30). Euskal derbia izanen dute bi taldeetako zaleek denboraldiko azken txanpari ekiteko. Talde txuribeltzak ez du deus jokoan, baina duen lekua merezi duela erakutsi nahi du azken jardunaldietan. Amorebietak, bere aldetik, ahalik eta goien bukatu nahi du urtea, heldu den denboraldiari begira Errege Kopako kanporaketetan egon ahal izateko. Horrela, neurketa polita aurreikusten da, zaleek gozatzeko modukoa.
Real Unionek Amorebieta jasoko du bihar, apirilaren 18an, Stadium Galen (16:30). Denboraldiko azken txanpan sartua daude bi taldeak eta helburu desberdinak dituzte azken partidu hauetan. Alde batetik, txuribeltzek, Lehen RFEF Maila igoera lortuta, kategoriako talderik onena izan nahi du eta lortu duena merezia dela erakutsi. Bertzalde, Amorebietak ahalik eta goien bukatu nahi du urtea, heldu den denboraldiari begira, Errege Kopako kanporaketetara sailkapena lortzeko. Horrela, euskal derbi zirraragarria aurreikusten dute bi taldeek, zaleek ederki gozatzeko modukoa.
Asteburu honetan Errege Kopako finalak baldintzatuko du Stadium Galen egonen den zale kopurua. Hala ere, Sevillara bidaiatu ez dutenak bertan egonen direla badakite, Lehen RFEF mailara igoera ospatzen segitzeko asmoz. Denboraldiko azken txanda honetan, dagoeneko helburu nagusiak lortuak dauden honetan alegia, Real Unionek Amorebietaren kontrako euskal derbia jokatuko du etxean. Ramses Gil entrenatzaileak aipatu du “gustoz” ari direla entrenatzen, “helburu nagusia lortuta” eta denboraldia “pixka bat luzatzea” ere nahiko luketeela. Pozez beteak beraz, hartuko dute aurkaria, nahiz eta Gilek berak onartu duen “zaila dela aktibitate maila hoberena lortzea” egoera honetan.
Amorebieta talde handia dela ere azpimarratu du entrenatzaileak eta Aitor Zulaika ere goraipatzeko tartea aprobetxatu du: “Neurketa zirraragarria izanen da. Talde handia da Amorebieta eta entrenatzaile handia du ere, hemen gainera gauza garrantzitsuak lortu ditu”. Aurkaria sailkapeneko zortzigarren postuan dago orain, baina Gilek dio “gehiago ere merezi” duela. Denboraldiko azken puska honetan, heldu den urteari begira jarriko da Zulaikaren taldea eta ahalik eta goien egotea izanen da helburua, Errege Kopako kanporaketak jokatzeko aukera eduki ahal itzateko.
Horrela beraz, lehiakorrak izatea izanen da bi taldeek nahia, maila ona emateko asmoa eta azken erronkak lortzeko asmoz. Euskal derbi berezia eta polita izanen da jokalari, teknikari eta zaleentzat, elkar ongi ezagutzen duten bi talde izanen direlako aurrez aurre.