Real Unionek abuztuko azken asteburuan hasiko du 2026/27ko denboraldia

2026/07/02
Talde txuribeltzak ekainaren 30ean jakin zuen noiz hasi eta noiz bukatuko duen 2026/27ko denboraldia. Lehen RFEF Mailako taldeak erabaki ostean, egutegia da erabaki dena orain. Abuztuaren azken asteburuan jokatuko dute lehen jardunaldia eta maiatzaren 23an azkeneko. Horren ondotik igoerarako playoff-ak jokatuko dira, ia hilabete batez luzatuko direnak.
Real Unionek abuztuko azken asteburuan hasiko du 2026/27ko denboraldia
Real Uniongo lehen taldeak abuztuaren azken asteburuan hasiko du 2026/27ko denboraldia. Oraindik zehaztu gabeko egunean bada ere, badakite lehen jardunaldia abuztuaren 29 edo 30ean jokatuko dela. Aurkaria ere ezagutzen dute, Coria izanen baitute aitzinean lehen partidu honetan. Denboraldi bukaera berriz, maiatzaren 23an izanen da, orduan jokatuko dute azken neurketa. Horren ondotik, Bigarren Mailara igotzeko playoff-ak jokatuko dira maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 20ra arte luzatuko direnak.