Real Unionek bina berdindu zuen Mirandesekin Stadium Galen mendeurrenean

2026/09/21
Talde txuribeltzak gibeletik, hurbil, segitu zuen Mirandes. Golik gabeko lehen zati bat jokatu ondotik, bigarrenean ailegatu ziren lau golak. Lehena bisitariena izan zen, baina segidan lortu zuten neurketa berdintzea etxekoek. Aurkaria, berriz ere, aitzinetik jarri zen bukaeran, baina talde irundarrak berdintzea lortu zuen bigarren aldiz eta horrela, puntuak banatu zituzten. Stadium Galen mendeurrena ezin hobeki ospatzeko, orain dela ehun urte lortutako emaitza bera lortu zuen larunbatean Real Unionek ere.
Real Unionek bina berdindu zuen Mirandesekin Stadium Galen mendeurrenean
Real Union Club 2
2 CD Mirandes
Real Unionek 2-2ko markagailuarekin berdindu zuen Mirandesekin, pasa den larunbatean jokatutako partiduan, Stadium Galek ehun urte betetzen zituen egun berean. Ospakizunen parte izan zen neurketa ere etazaleen gozatu ederra hartu zuten bi taldeek eskainitako ikuskizunarekin. Golik gabeko lehen zatiaren ondotik, bigarrenean ailegatu ziren golak. Mirandes bitan saiatu zen aitzinetik jartzen, baina Real Unionek bitan ekarri zuen berdinketa zelaira, bukaerarako jardunaldiko puntuak banatzea eraginez. Lehen zati parekatua jokatu zuten bi taldeek, aukera ugariekin. Hala ere, ez batak, ez bertzeak ere, ez zuen lortu atean asmatzea eta beraz, hutsera berdinduta joan ziren atsedenaldira. Bigarrenean ailegatu ziren golak eta lehena, Mirandesena izan zen, 0-1ekoa ezarriz. Real Unionek segidan erantzun zuen eta, hiru minutura, Unai Medinak berdinetaren gola sartu zuen. Jaurtiketa baxu eta gurutzatua izan den, Jesus Ruizen ateko ezker zutoinaren ondotik sartuz, etxeko zaleen gozamenerako. Lanean segitu zuten bi taldeek ondotik, eta VAR-a errepasatzeko eskatu behar izan zuten biek ere penaltia gaizki adierazi zegoela uste zutelako. Edonola ere, epaileek ez zuten bat ere onartu eta neurketak aitzinera segitu zuen. Mirandesek garaipena eskuratzeko grina erakutsi zuen eta bigarren gol batekin adierazi zuen hori. Hasieran, Tenak gelditu zuen aurkaria egindako jaurtiketa, baina aldaratzean, aukera aprobetxatu zuen Rikik eta 1-2koa ezarri zuen. Amore eman gabe, azken segundura arte borrokatzen segitu zuen Real Unionek eta luzapenean ailegatu zen saria. Luca Sangallik gola sartu eta 2-2koa ezarri zuen behin-betiko markagailuan, jardunaldiko puntuak banatuz honela. Stadium Galen mendeurrenak merezi zuen ospakizuna izan zen jardunaldia eta, bai taldeak, baita zaleek ere, ongi gozatu zuten puntua, baita efemeridea ere. Horrela, zelaiak eta taldeak, zaleen partez txalo zaparrada handi bat jaso zuten, aitortza eta babesa adierazten zuena.