Real Unionek ezin izan zuen punturik atera Zaragozan
2026/04/27
Talde txuribeltzak 3-1eko markagailuarekin galdu zuen atzo Deportivo Zaragozaren kontra. Bi taldeek ezer gutxi zuten jokoan azken aprtidu honetan, baina biak ere garaipena eskuratzeko helburuarekin zelairatu ziren. Hala ere Zargozako harrobiko taldeak denboraldi zail bati bukaera ona eman nahi zion eta erasokor aritu zen bukaera arte, jardunaldiko puntuak poltsikoratu arte.
Real Unionek 3-1 galdu zuen, atzo, Deportivo Zaragozaren kontra. Bi taldeen etorkizuna erabakia dago dagoeneko, baina lehiakortasunez aritu ziren 90 minutuz, batez ere Zaragozako harrobiko taldea. Neurketa azkar desorekatu zuten etxekoek, zazpigarren minutuan hartu baitzuten aurrea, Francoren gol bati esker. Behera etorri beharrean, talde txuribeltza hazi zen eta hainbat aukera ere sortu zituzten Soroetak, Iradik eta Molinak, baina bakar batere ere ez zuen atea aurkitu. Horrela, 1-0ekoarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira.
Bigarren zatian, modu ausartago batean jokatu zuen talde txuribeltzak. Abagune berriak ere sortu zituzten Ramses Gilen jokalariek, baina Zaragoza izan zen bigarren gola sartzeko aukera aprobetxatu zuena. Hau guti balitz, hirugarren lortzeko gai ere izan ziren etxekoak garaipena ia erabakita utziz. Unionek ez zuen amore eman eta Unaik aldea murriztea lortu zuen. Hala ere, aukera gehiagorik sortu gabe, partidua 3-1ekoarekin bukatu zen eta puntuak bertan utzi zituen talde txuribeltzak.
Heldu den ortziralean, maiatzaren 1ean, Real Unionek bukaera emanen dio denboraldiari etxean. Alfaro hartuko du etxean, urteko azken partidua jokatzeko, Hirugarren RFEF Mailara jeitsiko den taldea. Partidua 17:00etan jokatuko da.