Rodrigo Salinasek haustura partziala du eskuko hatzeko artikulazioaren barneko albo-lotailuan
IRUDEK Bidasoa Irunek jakinarazi duenez, taldeko jokalaria den Rodrigo Salinasek, pasa den urriaren 21ean, SG Flensburg-Handewitt taldearen kontra jokatutako partiduan, ezker eskuko traumatismo bat izan zuen. Horren ondorioz, eskuko hirugarren hatzeko metakarpofalangeko artikulazioan artritis traumatikoa sortu zitzaion, hantura, mina eta flexio-hedapen mugatua eraginez. Guadalajararen kontra ez zuen jokatzerik izan eta egindako proben ondotik, jokalariak hirugarren hatzaren metakarpofalangeko artikulazioaren barneko albo-lotailuaren haustura partziala duela baieztatu dute medikuek. Horregatik beragatik, hegaleko jokalariak ez du Txileko selekzioaren hitzorduan parte hartuko. Buenos Airesera bidaiatu behar zuen Salinasek, Esteban anaiarekin batera, 4 Nazioen Txapelketa jokatzeko, baina azkenean ezin izanen du.