Sasoi onean dagoela erakusten ari da Beti Gazte denboraldiko azken txanpa honetan
2026/05/12
Gipuzkoako Ligan ari den Ohorezko Erregional mailako Lesakako taldeak 4-2ko markagailuarekin garaitu zuen Beasain B, pasa den larunbatean Mastegin. Lehen zati landu bat jokatu zuten lesakarrek eta atsedenaldira 1-0ekoarekin joan ziren. Aurkariak emaitza berdintzea lortu zuen bigarren zatian, bain etxekoak ez ziren kikildu eta 4-1ekoarekin erantzun zuten. Gipuzkoarrek 4-2koa jartzeko gai ere izan ziren azken minutuetan, baina ez zen nahikoa izan puntuak Mastegitik ateratzeko.
Gipuzkoako Ligako Ohorezko Erregional mailako Beti Gaztek 4-2ko markagailuarekin garaitu zuen Beasain B, pasa den larunbatean Mastegin. Eneko Ferradas entrenatzaileak onartu duenez, “helburua hori zen partiduaren hasieran: azken bi asteetako emaitza one jarraipena eman, denboraldia ongi bukatzeko”. Horrela beraz, lehen zati oso landu jokatu zuen Lesakako taldeak eta hori markagailuan izan zuen islada, atsedenaldira bidean, 38. minutuan, 1-0ekoa jarri baitzuten Mattinen eskutik. “Ikusita denboraldiko zein momentutan gaudean, lehen zati oso serioa egin genuen”, aitortu du Ferradasek.
Bigarren zatian berriz, helburua “lan onari jarraipena ematea” bazen ere, ez ziren ongi zelairatu lesakarrak eta Beasainek hori ongi aprobetxatu zuen 1-1ekoa jartzeko. Etxekoak ez ziren kikildu horrekin eta “kolpearen ondotik, taldeak aurrerapausu bat” eman zuela azpimarratu du entrenatzaileak. Horrela, lanean segitu eta 4-2koa eskuratu zuten neurketaren bukaerarako, Mattinek, Larrak eta Tabernak sartutako golei esker. “Erasoan eta defentsan lan ona egin zuen taldeak eta, nahiz eta aurkariak 4-2koa sartu, hiru puntuak Mastegin gelditu ziren”, gaineratu du prestatzaileak.
Horrela bada, “hiru puntu oso landuak” lortu dituztela adierazi du Ferradasek eta “meritu handikoak direla ere” azpimarratu du, “ikusita denboraldiko zein momentutan” dagoen taldea, nekea sumatzen den momentuan alegia. Taldea bide horretan segitzea nahi du prestatzaileak eta hori erakusteko hurrengo aukera ortzirale honetan izanen dute lesakarra, maiatzaren 15ean. Egun horretan Zumaiako bisitatuko beharko du Beti Gaztek, Aita Mari zelaian, 21:00etan.