Sergio Benitok 2026ra arte luzatu du Real Unionekin zuen kontratua
2025/02/25
Real Unionek jakitera eman duenez, madrildarrak bertze denboraldi batez jokatuko du talde txuribeltzarekin, aurtengoan lortutako zazpi gol eta bi asistentzien ondotik.
Real Unionek jakitera eman duenez, Sergio Benitok 2026ko ekainera bitarte luzatu du talde txuribeltzarekin zuen kontratua. Horrela, gutienez, bertze denboraldi bat jokatuko da madrildarrak Irungo taldearekin.
Sergio Benito Crujera Rayo Vallecanoren harrobian hezi zen, eta ondotik, Barakaldo, Cultural eta Deportiva Leonesa, Real Valladolideko lehen eta bigarren taldean, Badajoz, Cordoba, Wisla Cracovia eta Fuenlabrada taldeetan aritu zen. Joan den udan ailegatu zen Irunera Real Union Clubean jokatzeko, eta denboraldi honetan zazpi gol sartu ditu eta bi asistentzia eman ditu momentuz.