Stade Hendayais taldeak Federale 3 mailakako lider izaten segitzen du

2026/09/29
Hendaiarrek Laruns taldea hartu zuten mendean, 10-45eko markagailuarekin. Hirutik hiru jardunalditan nagusitu dira, hiruetan ere bonus puntua eskuratuz. Horrela, sailkapeneko lehen postuan kokatuta segitzen dute, euren maila berretsiz. Bigarren taldeak ere garaipena eskuratu zuen asteburuan, aurkari berari 5-55eko emaitzarekin irabazi ondotik.
Stade Hendayais taldeak Federale 3 mailakako lider izaten segitzen du
Stade Hendayais klubak indarrez segitzen du denboraldi hasiera honetan, hirugarren jardunaldian ere senior mailako bi talde nagusiek garaipen bana eskuratu baitute, Laruns taldearen kontra. Federale 3 mailako mutilek 10-45eko emaitzarekin irabazi zuten; Excellence B taldekoek berriz, 5-55ko emaitzarekin lortu zuten garaipena. Lehenek hiru jardunalditik hiru irabazi dituzte momentuz eta sailkapeneko lidergotzan segitzen dute. Bigarren taldea hirutik bitan nagusitu da eta, emaitza guztiak argitaratu gabe edukita oraindik, klubeko ordezkariek aurreikusi dutenez, hirugarren edo laugarren postuan kokatuak egonen dira. Bi taldeek nagusitasuna erakutsi zuten Larunsen zelaian hasiera-hasieratik. Indarrez ekin zioten partiduei eta bukaera bitarte mantendu zuten borrokarako grina. Horrela, alde nabarmenarekin irabaztea lortu zuten biek ala biek. Merezi duten lekuan daudela berretsi zuten azken partiduan, batez ere Federale 3 mailan ari direnek. Izan ere, hirutik hiru jardunalditan nagusitu dira, hiruetan ere bonus puntua eskuratuz. Areriorik ez dute momentuz eta hori erakusten segituko dute hurrengo partiduetan ere.