Tisalemak eta Arrospidek irabazi dute aurtengo Bidasoko Maratoi Erdia

2026/02/24
1.710 korrikalarik parte hartu zuten guztira, igandean (otsailaren 22an), Bidasoko Maratoi Erdian. Behobia-Donostiako azken edizioko irabazlea izan zen Katherine Tisalema nagusitu zen bertan, baita Iraitz Arrospide korrikalari donostiarra ere. 10K proban berriz, Maike Cuenca eta Iñaki Inda izan ziren 740 lasterkariren artean azkarrenak.
Tisalemak eta Arrospidek irabazi dute aurtengo Bidasoko Maratoi Erdia
Igandean, otsailaren 22an, ospatu zen eskualdean Bidasoa Atletiko Taldean antolatutako Bidasoako Maratoi Erdia, baita 10K proba ere. Guztira, 2450 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan, eguraldia lagun zutela eta Irungo eta Hondarribiako kaleak ere jendez lepo bete ziren, partehartzaileak animatzeko. 9:50ean abiatuko zen 10 kilometroko lasterketa 740 korrikalarirekin. Kolon pasealekutik hasi ziren Mendelura arte, eta bertan buelta erdia eman eta Behobiatik Urdanibia plazarainoko bidea egin zuten. Azkarrenak Maike Cuenca (00.39.49) eta Iñaki Inda (00.32.00) izan ziren. Hamar minutu beranduago, 10:00etan, Maratoi Erdiaren txanda izan zen. 1710 korrikalarik hartu zuten irteera Kolon Pasealekuan eta hortik, Urdanibia plazarainoko ibilbidea egin zuten, 21 kilometro osatuz guztira. Kasu honetan, Katherine Tisalema (01.13.30) eta Iraitz Arrospide izan ziren azkarrenak (01.03.07), biak ala biak probaren errekorra hautsiz ere eta beraz, garailearen saria eskuratzeaz gain, sari berezi hori ere lortuz. Hauek izan ziren emaitza guztiak: Maratoi Erdia Emakumezkoak:       1. Katherine Tisalema: 01.13.30       2. Maite Arraiza: 01.19.40       3. Amaia Bouniol: 01.22.32 Gizonezkoak: Iraitz Arrospide: 01.03.07 Andoni Acebedo: 01.05.19 Ivan Manceñido: 01.05.35 10km Emakumezkoak:         1. Maike Cuenca: 00.39.49        2. Itsaso Serrano: 00.40.06        3. Irati Osa: 00.40.41 Gizonezkoak:  Iñaki Inda: 00.32.00 Patrick Laqueche: 00.32.17 Gorka Olaeta: 00.33.49