Unai Garcia Real Unionen hirugarren fitxaketa

2025/06/19
Hegalean aritzen den jokalari donostiarrak 2026ko ekainera bitarte sinatu du talde txuribeltzarekin kontratua, baina bertze denboraldi batez luzatzeko aukerarekin. Lleidan aritu da azken urtean, baina lehendik ere Logroñes, Arenas Club, SD Gernika, Peña Sport FC eta Real C taldeetatik pasatu da.
Unai Garcia Real Unionen hirugarren fitxaketa

Real Union Club Irunek jakitera eman duenez, Unai Garcia talde txuribeltzean arituko da heldu den denboraldian. Hegalean aritzen den jokalari donostiarrak 2026ko ekainera bitarte sinatu du kontratua, nahiz eta bertze denboraldi batez luzatzeko aukera izanen duen ere. 

Unai García Sebastián (Donostia, 2001) libre dator Lleida CF-tik. Azken denboraldi honetan 33 partida jokatu ditu bertan, horietatik 32 Bigarren Federazioko 3. Multzoan eta bertze bat Errege Kopan, eta guztira 8 gol sartu ditu. Aitzinetik ere SD Logroñés, Arenas Club, SD Gernika, Peña Sport FC eta Real C taldeetan jokatu du Garciak.