Urrezko bi puntu eskuratu ditu Irudek Bidasoa Irunek O Gatañalen
2026/05/11
Talde irundarrak 25-26ko markagailuarekin garaitu zuen Frigorificos del Morrazo taldea, atzo arratsaldean O Gatañalen. Bi taldeek indar parekatuak erakutsi zituzten kantxan, baina atsedenaldira bidean lortu zuen bisitariak aitzinetik jartzea. Errenta hori mantentzen jakin zuen bigarren zatian, nahiz eta azken minutuetan, etxekoek aldea murriztu ahal izan zuten. Edonola ere, ez zen nahiko izan bidasotarrek garaipena ebasteko eta jardunaldiko bi puntuak aurentzatn izan ziren azkenean.
Irudek Bidasoa Irunek 25-26ko markagailuarekin garaitu zuen, atzo arratsaldean, Frigorificos del Morrazo taldea O Gatañalen. Bi taldeak nahiko parekatuak ibili ziren lehen zatian, nahiz eta bisitariak aurrea hartzea lortu zuten atsedenaldira bidean. Errenta hori mantendu ahal izan zuten bigarren zati gehienean zehar. Hala ere, partiduaren bukaeran, etxekoak garaipenaren bila joan ziren eta bidasotarren abantaila murriztea lortu zuten. Ez zen nahikoa izan ordea, eta Alex Mozasen taldeak jardunaldiko bi puntuak ekarri zituen etxera bueltan.
Bi taldeetako defentsak nagusitu ziren partiduaren lehen minutuetan eta horren ondorioz, biak ala biak zailtasunak izan zituzten erasoan gola sartzeko. Markagailuan islada izan zuen horrek, parekatuak ibili zirelako lehen ordu laurdenean, nahiz eta abantaila txiki bat lortu talde bidasotarrak (5-8, 15 min.). Atsedenaldira bidean, errenta horri eutsi zion Alex Mozasen taldeak, nahiz eta neurketaren erritmoa nabarmen bizitu zen. Defentsan sendo eta erasoan eraginkorrak izanda, Bidasoa 14-17ko markagailuarekin joan zen aldageletara.
Bigarren zatiaren hasiera, lehenaren antzekoa izan zen. Biei ere kosta zitzaien gola sartzea, baina gorputzak berotzen joan ziren heinean, Bidasoa aldea handitzen joan zen (16-21, 40 min.). Frigorificos del Morrazok ez zuen orduan amore eman eta aurkaria estutzeko gai izan zen azken minutuetan, partiduan sartuz eta kolokan jarriz bidasotarren garaipena (21-22, 50 min.). Norgehiagokaren bukaera tentsio handikoa izan zen. Gol-trukean ibili ziren bi taldeak eta inork ez zuen nabarmentzea lortu. Bi minutu eskas falta zirenean, neurketa ia berdinduta zegela, Gorka Nietoren lan bikainari esker, garaipenaren gola sartu zuen Bidasoak eta behin-betiko 25-26ko markagailua eskuratu zuen taldeak. Galiziarrek azken gola sartzeko aukera ere izan zuten, baina ez zuten asmatu, bisitariek defentsa sendoa agerian gelditu zelako momentu erabakigarrian.
Irudek Bidasoa Irunek, 40 puntu batu ditu horrela sailkapenera, eta puntu batera du oraindik bigarren postua. Asteburu honetan atsedenaldia izanen du, nazioarteko hitzorduek behartuta, baina hurrengoan denboraldiko azken txanpari ekinen dio. Maiatzaren 22an, ortziralean, Artalekun jasoko du Granollers taldea, hirugarren postuan eta puntu bateko aldean dagoen aurkaria (21:00).