Urtzi Albizua Real Unionen fitxaketa berria
2026/06/25
Arrigorriagako gaztea Athletic Clubeko harrobian hezitako jokalaria da eta Deusto, SD Logroñes eta Barakaldo taldeetatik ere igaro da. Azken klub honetan jokatu du azken denboraldian, Lehen RFEF Mailan.
Urtzi Albizua (Arrigorriaga, 2005) Real Unioneko taldea osatzera etorriko da 2026/27ko denboraldian. Athletic Clubeko harrobian hezitako jokalaria da eta ondotik, Deustotik eta SD Logroñesetik igaro zen. Joan den denboraldian Barakaldon jokatu zuen, Lehen RFEF Mailan.
Albizua hegaleko atzelari indartsu eta dinamikoa da, ibilbide handikoa. Bere gaitasun fisikoagatik nabarmentzen da, baita erasoko jokoari erritmo handia emateagatik ere. Aurkariaren zelaian oso zorrotza eta arriskutsua dela ere jakinarazi du klub txuribeltzak.