AITZPEA GONZALEZ SELEKZIOAREKIN KONTZENTRATUTA
Arrauna

AITZPEA GONZALEZ SELEKZIOAREKIN KONTZENTRATUTA

Aitzpea Gonzalezek Espainiako Arraun Federazioak deituta jarraitzen du 2021eko denboraldia prestatzen.

2020ko denboraldia urriaren 11n amaitu zuen Europako Txapelketa absolutuan parte hartu zuelarik, 15 egun eman zituen etxean eta azaroaren 1ean Bañolaseko emakumezkoen Espainiako selekzio absolutuaren kontzentrazioan sartu zen berriro, 2021eko denboraldia ekiteko lan-prozesuari hasiera eman diolarik.

Atzo bertan, Lago Azulera (Portugal) joan zen bi astez entrenatzera eta lan-saio horri, Espainiako Arraun Federazioak Sierra Nevadan egingo duen beste bi asteko kontzentrazioari aurre egin beharko dio.

Une honetan, Aitzpea emakumezkoen talde absolutua osatzen duten 6 nesken taldeko kidea da; horietatik, Aina Cid eta Virginia Diazek, lemazainik gabeko bi Europako txapeldunordeak, Tokioko Joko Olinpikoetarako tokia dute jada, eta beste lau kideak, apirila/maiatzeko Olinpiar Jokoetako errespekan bigarren bote bat sailkatzeko lanetan arituko dira. Hain zuzen ere, Aitzpea Gonzalez Espainiako selekzioko lemazainik gabeko launakako ontzian ari da lanean, galiziar batekin (Iria Jarama) eta Ampostako bi katalanekin (Nuria Puig eta Vicky Cid) batera. 

11 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETETAN
Arrauna

11 DOMIN EUSKADIKO TXAPELKETETAN

Santiagotarrak Elkarteak eta Hondarribia Arraun Elkarteak 11 domin eskuratu zituzten Legution jokatutako aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan.

Aulki...

GIPUZKOAKO TXAPELKETA HONDARRIBIRA
Arrauna

GIPUZKOAKO TXAPELKETA HONDARRIBIRA

Mikel Orbañanosek zuzentzen duen eskifaiak denboraldiko lehen txapelketa ofiziala eskuratu zuen; emakumezkoen taldeak, berriz, laugarren postuan bukatu zuen...

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EMANKORRA BEHE BIDASOA ESKUALDEKO ARRAUN KLUBENTZAT
Arrauna

GIPUZKOAKO TXAPELKETA EMANKORRA BEHE BIDASOA ESKUALDEKO ARRAUN KLUBENTZAT

Legution jokatutako Gipuzkoako Txapelketan, Santiagotarrak Elkarteak 14 domin eta Hondarribia Arraun Elkarteak 10 domin eskuratu zituzten. Orotara, 24 izan ziren...

HONDARRIBIAK BANDERA ESKURATU DU LEKEITION
Arrauna

HONDARRIBIAK BANDERA ESKURATU DU LEKEITION

Arraun denboraldia hasteko hilabete baino gutxiago geratzen denean, Hondarribia Arraun Elkarteko gizonezkoen ontziak garaipena erdietsi du Lekeitioko uretan....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika