ALEJANDRO FRANCO (GOMUR) LEHEN LIDERRA IRRISARRIN

Caja Ruraleko Iñaki Diaz izan da eguneko protagonista, baina IrriSarrira bidean pelotoiak irentsi du

Aurtengo Bidasoako Itzuliari hasiera eman diote gaur Irunen. Tropela Bidasoako hiritik atera eta 104 kilometro zituen aintzinetik, Igantziko IrriSarri Land abentura parkera iritsi baino lehen. Ihesaldi saiakera asko egon badira ere, pelotoia adi ibili da eta denak deuseztatu ditu. Azkenik, Gomur taldeko Alejandro Franco txirrindulariak irabazi du Igantzin.

Jardunaldi erraza izan da txirrindularientzat gaurkoa. Orokorrean, ez da ihesaldi nabarmenik izan, nahiz eta saiakerak ez diren faltatu. Sortu den lehenengo taldetxoan gainera, Caja Ruraleko Haimar Etxeberria irundarrak lortu du sartzea, baina saiakera hau segidan irentsi du pelotoiak.

Kilometro batzuk beranduago, Etxeberriaren taldekide den Iñaki Diaz tolosarra eta Maxime Renoux Laboral Kutxako baionatarrak hartu dute tropelarekiko errenta. Hauek izan dira gaurko protagonistak, batez ere Diaz, ihes eginda denbora gehien iraun duena izan baita. Hala ere, lasterketa IrriSarrira bidean zegoenean, taldeak aldea ongi kudeatu du, tolosarra harrapatuz.

Azken kilometroetan, Gomur taldeko Samuel Fernandezek egin du ihesaldirako azken saiakera. Honek ere hamar kilometro egin ditu bakarrik, baina honi ere tropelak irentsi dio eta berriz ere, denek elkarrekin astindu dituzte pedalak IrriSarriko igoera marlkartsuan.

Helmugarako azken malda falta zenean, Gomurreko Alejandro Franco, Laboral Kutxako Pablo Castrillo eta Eolo Kometako Fernando Tercero nabarmendu dira denen artean. Hauek taldearekiko aldea hartu eta norgehiagokan ibili dira azken metroetan. Etaparen bukaera gogorra zela nabaritu da txirrindulari guztien aurpegian, baina esfortzua hobekien kudeatu duenak irabazi du. Hain zuzen ere, hori Franco izan da. Bigarren postuan Castrillo helmugaratu da, eta hirugarren berriz, Caja Ruraleko Abel Balderstone. Haimar Etxeberria 39. postuan iritsi da, irabazlea baino minutu eta hogei segundu beranduago.

Alejandro Franco izango da beraz, liderraren maillota janzten lehena. Gainera, erregulartasunaren eta mendiko maillotak ere bereganatu ditu. Tarteko helmugak aldiz, Caja Ruraleko Iñaki Diazek irabazi ditu. Lehen euskalduna Gomurreko Iker Trigo izan da, eta 20 urtez azpiko lehen txirrindularia berriz, Caja Ruraleko Lucas Lopez. 


PATXI VILA KLASIKOA OSPATUKO DA IGANDEAN HONDARRIBIAN

Goizeko 8:00etan hasiko da, Hondarribiako hondartzatik, 107 kilometroko lasterketa

Hondarribian bizikletaren...

HAIMAR ETXEBERRIA BIGARREN VALENTZIAKO ITZULIAN

Txirrindulari irundarrak bere erregulartasuna erakutsi zuen Valentzian eta sailkapen orokorrean bigarren postua eskuratu zuen

ESPAINIAKO ITZULIA IGANDERO EKITALDIAREN PROTAGONISTA

Espainiako Itzuliaren bostgarren etapa Irundik abiatuko da, eta horren harira aste honetako Iganderoren protagonista izanen da

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika