ARENASEK IRABAZI DU IRUN HIRIA BETERANOEN VII. TORNEOA
Futbola

ARENASEK IRABAZI DU IRUN HIRIA BETERANOEN VII. TORNEOA

Finalean penaltietan irabazi zieten bizkaitarrek Real Uniongo Beteranoei

Arenas Clubek irabazi du Real Uniongo Beteranoek antolatutako Irun Hiria Beteranoen VII. Torneoa. Txapelketa trinagularra jokatu zen lehenbizi eta lehen neurketetan, Arenasek eta Real Unionek 1-0 irabazi zieten Touring taldeari eta hirugarren partida beraz, erabakigarria izan zen txapelduna zein izanen zen erabakitzeko. Getxotarrek eta irundarrek jokatu zuten finala eta penaltietan irabazi zuten lehenek, VII. edizioaren titulua bereganatuz.

Torneoaren atarian, Iñaki de Mujika eta Manuel Alberdi jokalari unionista ohiaren oroimenez minutu bateko isilunea egin zuten. Horrez gain, zozketa solidarioa ere egin zuten eta bildutako diru guztia San Jose Langilea parrokiara bideratuko dute, ongintzazko helburuetarako. 

Joxean Legorburu Real Uniongo Beteranoen presidentea:

(Argazkia: Barbara Duarte Fotografia)


MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika