ARRAUNAK BETEKO DU BEHE BIDASOA ESKUALDEKO KIROL AGENDA
Arrauna

ARRAUNAK BETEKO DU BEHE BIDASOA ESKUALDEKO KIROL AGENDA

Asteburuan jokoan jarriko diren hiru banderak Hondarribiko Ondartza Futbol zelaian aurkeztu ziren, futbol klubak mende erdia betetzen duela omentzeko.

Behe Bidasoa eskualdeko arraun jarraitzaileentzat asteburu jarrantzitsua izango du iristear dagoena. Larunbatetik igandera bitarte, hiru bandera jokatuko dira Hondarribian: larunbatean KAE 2 mailari dagokiona eta igandean, ETE eta Eusko Label Ligei dagokiena. Bada, dena prest da arraunak Behe Bidasoa eskualdeko kirol agenda betetzeko.

Hondarribia Futbol Elkarteak bere sorreratik mende erdi bete ditu eta omenaldi gisa, Hondarribiko Arraun Elkarteak hiru banderen aurkezpena egitea bertan gauzatzea adostu zuen. Bertan, Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XV: Bandera, XIII Txingudiko Bandera – Ondoan Sari Nagusia eta Hondarribiko XXXIV. Bandera – Mapfre Sari Nagusia aurkezten izan dira Txomin Sagarzazu alkatea, Miguel Aguado MAPFRE enpresaren Gipuzkoako zuzendari komertziala, Iñaki Gonzalez arrantzaleen kofradiako kidea eta Joxemi Elduayen Hondarribi Arraun Elkarteko presidentea.

Hiru banderen ordutegiak. 

Larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Hondarribia B traineruak badiako urak testatuko ditu. KAE 2 ligako azken bandera jarriko dute jokoan eta KAE 1 ligara igotzeko playoffak izango dituzte jomugan. ‘Txotxuak’ oraindik ez dute banderarik irabazi, nahiz eta lehen jardunaldian KAE-2 ligako denborarik azkarrena burutu, lehen estropada hurak ez zuen banderaren saririk. Sailkapenean hirugarren postuan kokaturik daude, bataz beste 7,18 puntu batu dituztelarik. Busturialdea eta Portugalete dira KAE 2 mailako liderrak eta horientzako erabakigarria izango da larunbateko bandera: lortzen dituzten emaitzen arabera, bietako bat zuzen igoko da KAE 1 mailara.

Igandeari dagokionez, 11:40ean XIII. Txingudiko Bandera – Ondoan Sari Nagusia jarriko da jokoan. ETE Ligako zein Euskotren Ligako ontziak lehiatuko dira bertan. Euskotren Liga bukatu den arren, Kontxako Estropada begi-bistan dute emakumezkoen traineruek eta prestaketan jarraitzeko, Euskotren Ligan banatzen diren sari berdinekin, emakumezkoen estropada zirraragarria prestatu du Hondarribia Arraun Elkarteak.

Bukatzeko, 12:00etan, asteburuko plater nagusia jokatuko da: Eusko Label Ligako Hondarribiko XXXIV. Hondarribiko Bandera – Mapfre Sari Nagusia.

Kai-muturra itxita. 

Joxemi Elduayen klubeko presidenteak aurtengo estropadez gozatzeko deia egin die zaleei, “zuhurtziaz eta bizi dugun egoera errespetatuz”. Ildo horretan, estropadak egiteko ezarritako segurtasun-neurrien barruan, eta egindako kontingentzia-planean ezartzen ziren eskakizunak aintzat hartuta, eta Hiriko Udalarekin ados jarrita, bigarren urtez jarraian erabaki da bai hondartzako kai-muturra bai arrantza-portuko kaia erabat itxita egotea publikoarentzat, estropadak egiten diren bitartean.

Hondarribia Arraun Elkartetik gogorarazi nahi izan dute itsasoz estropadak ikustera joateko aukera izango dela eta, nolanahi ere, zalegoari deia luzatu diote, "goizetik berdez jantzi eta banderak balkoietan jartzeko". 

IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE
Arrauna

IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE

Jarraitasuna. Hondarribia Arraun Elkarteak argi du proiektuak finkatzeko jarraitasuna behar dela; horregatik, aurtengo hiru prestatzaileak datorren urtean ere lan bera burutuko dute. Pasa den...

ASTEBURU KRUDELA
Arrauna

ASTEBURU KRUDELA

Azken aurreko postuan eta jeitsierarekin bukatu du denboraldia Hondarribia Arraun Elkarteak.

Denboraldi amaiera gazia bizi izan du Hondarribia Arraun...

“HONDARRIBIAREN LAN EGITEKO EREDUAREKIN IDENTIFIKATUTA SENTITZEN NAIZ”
Arrauna

“HONDARRIBIAREN LAN EGITEKO EREDUAREKIN IDENTIFIKATUTA SENTITZEN NAIZ”

2023ra arte luzatu berri dute harremana Mikel Orbañanosek eta Hondarribia Arraun Elkarteak. Bi urteak beteko balira, 22 urte emango lituzke prestatzaile oriotarrak ‘Ama Guadalupekoa’-ko...

20 URTE EZ DIRA EZER
Arrauna

20 URTE EZ DIRA EZER

Mikel Orbañanosek eta Hondarribia Arraun Elkarteak 2023ra arte luzatu dute elkartzen dituen kontratua. 2002an iritsi zen oriotarra hondarribiara; beraz, kontratua...

ARRAUN LAGUNAK ETA SANTURTZI GARAILE
Arrauna

ARRAUN LAGUNAK ETA SANTURTZI GARAILE

Arraun Lagunakek lehen jardunaldiko garaipena errepikatu du eta lehen aldiz eskuratu du Kontxako Estropada. Gizonezkoetan, azken 300 metroetan Santurtzi nagusitu...

EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA
Arrauna

EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA

(Argazkia: Gipuzkoa Kirolak)

Inoizko Kontxako Estropada irekienaren aurrean gaude, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, lehen eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika