Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
28 Mai, 2015
Asobal Ligara bueltatzeko helburuarekin ekin zion Bidasoa-Irunek 2014-2015 denboraldiari. Lehen itzuli kaskarraren ondoren, zalantzek inguratu zuten Fernando Bolearen taldea. Bigarren itzulian ere, joko irregularrak eta lesioek oztopoak jarri dituzte behin eta berriro talde irundarraren ibilbidean. Hala ere, sasoian bukatu du denboraldia. Igoera fasean sartzea lortu du, eta hasierako helburua betetzeko aukera izango du asteburuan.
Santanderko La Albericia pabiloi historikoak hartuko du play off-a. Go Fit Sinfín taldeak antolatuko du. Etxeko taldeak Navaren aurka jokatuko du larunbateko lehen finalerdia (17:30). Bigarrenean, Bidasoa-Irun eta Atlético Valladolid ariko dira nor baino nor gehiago (20:00). Igande goizean hirugarren eta laugarren posturako lehia jokatuko dute finalaurrekoetako galtzaileek (10:15). Final handia eguerdian izango da, finalerdiak irabazten dituzten taldeen artean (12:30). Etxetik kanpo aritu arren, Bidasoako jokalariek babesa izango dute Alberician. Klubak antolatutako autobusetan, 200 zale baino gehiago hurbilduko dira.
Beste bi urtez ariko da Bolea Irunen
Asteburuan Bidasoa Asobal Ligara igotzen ez baldin bada ere, Fernando Boleak taldea entrenatzen jarraituko du. Klubarekin akordioa lortu ondoren, beste bi urterako kontratua sinatu du prestatzaile aragoiarrak.
Bidasoak Logroñon jokatuko du, larunbat honetan, denboraldiko laugarren jardunaldia
Bidasoak Logroñora bidaiatu beharko du asteburu honetan,...
Valladoliden kontra 31-27 irabazi ondotik, talde irundarrak bortz puntu batu ditu sailkapenera
Bidasoak bertze bi puntu batu zituen sailkapenean...
Jacobo Cuetararen taldea etxean ariko da berriz ere, eskenatoki berean Barçaren kontra emandako ikuskizunaren ondotik
Bidasoak denboraldiko...
Jacobo Cuetararen taldea 29-34ko markagailuarekin gailendu zitzaion Torrelavegari
Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo...
Bidasoak Torrelavega bisitatuko du denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko
Bidasoak ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu honetan ere....
Barçaren kontra 26ra berdindu zuen, lehen zati bikain baten ondotik
Bidasoa Irunek markagailua 26ra berdintzea lortu zuen Barçaren kontra,...