13 Api, 2022
Miriam Gregori txapeldunordea izan zen Espainiako Milia absolutuan
Pasa den asteburuan Bidasoa Atletiko Taldeak ordezkaritza izan zuen, bai Espainiako Milia Txapelketan, baita Ordizian ospatu zuen Gipuzkoako Txapelketan ere. Lehenengo lehiaketan, BAT-eko Miriam Gregori txapeldunorde suertatu zen, eta Ordizian ere emaitza onak lortu zituzten maila txikiko eta Masterreko lasterkariek.
Apirilaren 9an, larunbata, Espainiako Milia Txapelketa ospatu zen Beña-Brajan eta bertan, BAT-eko Miriam Gregorik bigarren postua eskuratu zuen. Guztira lau lasterkarik hartu zuten parte lehiaketan eta amaiera oso estua izan zen lau kirolari hauen artean. Gregorik bukaerara arte borrokatu zuen eta hiru segunduengatik ez zuen lehen postua lortu. Azkenik, 5:23ko denbora egin zuen helmugan, Valencia Club-eko Solange Andreiaren atzetik. Hirugarren postuan, CEA Tenerifeko Johanna Ardel sailkatu zen, Gregoritik segundu bakar batera.
Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldia
Aurreko asteburuan ere hasiera eman zitzaion aire libreko denboraldiari, Ordizian ospatu zen Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldiarekin. Bertan, maila txikiko eta Masterreko lasteriak izan ziren lehian.
Nerea Lopezek urrezko domina eskuratu zuen 600 metroko proban 1:43,04ko denborarekin, eta BAT-eko beste bi atletekin batera igo zen podiumera. 18 urtez azpiko 400 metroko proban berriz, Beñat Miquelarenak irabazi zuen, 50,84ko denbora eginez. Master mailan, Susana Ruizek lehenengo postua eskuratu zuen 100 metro (14,90) eta 400 metroko (1:08,66) probetan. Gainera, 400 metroko gizonezko proban, Mikel Iraundegik ere urrezko domina eskuratu zuen, 57,77koarekin.
16 urtez azpiko mailan, Irati Errok bigarren postua lortu ben 600 metroetan, 1:43,18koarekin, eta Rafael Caseauk ere, salto hirukoitzean, zilarrezko domina eraman zuen etxera 10,78 metro egin ondoren. 18 urtez azpikoetan, Mae Mendiburu helmugaratu zen bigarren 400 metroko proban (1:00,85), 100 metroko hesi-lasterketan Eider Alzagak eskuratu zuen zilarrezkoa (15,76), 3000 metro martxa proban June Conde izan zen bigarren (17:57,30) eta Luken Aizpuruak ere bigarren postua eskuratu zuen salto hiruikotzean (12,22 metro). Masterretan, zilarrezko domina Fernando Garciak eraman zuen 100 metro lisoetan, 12,84ko denborarekin.
Azkenik, lasterkari hauek eskuratu zituzten brontzezko dominak: Irati Michelenak 600 metroko proban (1:45,98), Alaina Aguerraldek 16 urtez azpiko 100 metroko hesi-lasterketan (15,93), Alex Rodriguezek 18 urtez azpiko 100 metroko hesi-lasterketan (11,67), Martina Villarrek 18 urtez azpiko 100 metroko hesi-lasterketan (13,11), Iñaki Sanzek 20 urtez azpiko 100 metroko hesi-lasterketan (12,06) eta 400 metroko proban (53, 91) eta Laia Olascoagak 400 metroetan (1:02,14).
16 urtez azpiko altuera-jauzian lortu zuen Llorentek garaipena
Espainiako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan La Nucian. Bertan izan ziren...
Espainiako selekzioarekin aritu zen irundarra eta B seriea irabazi zuen 100 metroko hesi-lasterketan
Teresa Errandonea selekzioen arteko Europako...
Ekainaren 24an ospatu zen lasterketa honen 45. edizioa
Irungo besten barrenean ohikoa den San Martzial Igoera ospatu zen pasa den ekainaren 24an....
Emaitza hauek positiboak izan dira asteburu honetan ospatu den 16 urtez azpiko eta master mailetako Espainiako txapelketei begira
Euskadiko...
Berdintasuna nagusi izan den 2023ko Ligan emakumeek ezin izan dute Ohorezko Maila mantendu eta gizonezkoek ere Bigarren Mailara jeitsi dira
Bidasoa...