“ATERA ETA LEHIATU, AHAL BEZAIN BESTE”
Eskubaloia

“ATERA ETA LEHIATU, AHAL BEZAIN BESTE”

Sasoi gogor baten ostean, Kauldi Odriozola zumaiarra maite duena egitera bueltatu da, eskubaloi partiduak jokatzera. Hain zuzen ere, bere itzulerarekin batera, C.D. Bidasoako zale zati handiena ere bueltatuko da. Neurketa handi baten atarian, hegaleko zumaiarra Antxeta Irratiko mikrofonoak bisitatu ditu.

Bartzelonaren aurka zer egin daiteke?

Ahal den ondoen kantxara atera eta lehiatu behar dugu. Ez da sekretua Bartzelonaren aurka jokatzea oso zaila dela, beste edozein talde baino maila altuago batean dago. Talde kataluniarraren aurka jokatzen dugun nuerketa guztietan bezala, dena emango dugu eta lehiatzera irtengo gara.

Neurri berriekin, Artalekura zaleen zati handi bat bueltatuko da. Gogotsu al zaudete Artaleku ia beterik ikusteko? 

Pasa den denboraldiko partidu gehienak Artaleku hutsik zegoela jokatu genuen eta asko nabaritu zen. Artaleku bezalako pista batean, taldekideoi oso lagungarriak zaizkigu zaleak. Alde horretatik, denboraldi tristea izan zen eta aurten horien itzulera asko eskertuko dugu.

Munduko talde onenaren aurka, 1.500 eztarri garrantzitsuak izango dira…

Oso garrantzitsuak. Nire ustean, duela bi urte bizi izan genuen giroa errepikatuko da, jokalariontzat oso garrantzitsua dena. Bartzelonak Artaleku bisitatzen duenean, giro berezia sortzen da Artalekun eta jendeak inoiz baino gehiago hauspotzen gaitu.

Nola baloratzen duzu Leo Renauden itzulera? 

Jokalari eta fitxaketa ona da. Leo Renaudek lehen lerroa indartuko du, ezker alboko postuan beste jokalari bat batuko dugu eta hori berri ona da. Gure taktikak eta sistemak ondo ezagutzen dituen jokalaria da eta egokitzapen erraza izango du taldean. Oso zaila izaten da gauden garaian fitxaketa ona eta ezaguna egitea eta zuzendaritzak lortu du. Konfiantza osoa dut Leorengan, lehen egunetik gauzak ondo egingo dituela ziur naiz.

Rodrigo Salinas min hartuta dago, eskuin alboan minutuak batu beharko dituzu. Nola ikusten duzu zure burua postu horretan? 

Bartzelonaren aurka zailagoa da postu horretan jokatzea, munduko talde onena da eta oso defentsa indartsua du. Are zailagoa da alboko bezala edota lehen lerroan jokatzen baduzu. Dena den, ni alboko edota hegaleko postuan ondo sentitzen naiz, jokatu nahi dut, minutuak pilatu eta berdin zait zein postutan jokatu. Aurreko denboraldian lesio larria izan nuen, lehen neurketetan nabaritzen ari naiz ez nagoela ehuneko ehunera, baina lehen bi jarudnaldietan sentsazio onak izan ditut.

Bartzelonaren aurka jokatzen denean, asteko lanean kontzentrazio desberdina nabaritzen da taldean?

Guk beste edozein partidu bezala hartzen dugu. Munduko jokalari onenen aurka jokatuko dugu, baina Sacyr Asobal Ligako jardunaldi arrunt bat da, bi puntu besterik ez daude jokoan. Agian, beste edozein neurketa garrantzitsuagoak dira Bartzelonakoarena baino. Jakitun gara puntu bat eskuratzea oso zaila izango dela; beraz, aste honetan, ahalik eta hobekien prestatzen aritu gara, larunbatean ahalik eta ondoen jokatzeko. Sorpresa emateko aukera baldin badugu, emango dugu.

Buruan Antequera, Sin fin, Leon eta Logroñoren aurkako partiduetan duzue? 

Bartzelonaren aurkako norgehiagokan, gaudenok, dugun guztia emango dugu irabazteko. Jon Azkue, Julen Aginagalde eta Rodrigo Salinas gabe, baja garrantzitsuak direnak, ez dute talde kataluniarraren aurka jokatuko eta are gehiago zailtzen du erronka. Neurketa honen ostean datorrena da benetan guretzat garrantzitsua, lau partidu ezinbesteko ditugu aurretik eta sasoi betean izan behar gara. Hilabete potentea dugu aurretik eta itxura ona eman behar dugu.

Nola baloratzen duzu jokalari gazteak lehen taldean egiten ari diren lanaren inguruan? 

Oso ondo ari dira, jokatzeko dituzten aukerak ondo baino hobeto baliatzen ari dira. Azken partiduetan, gehien bat, Eneko Furundarena eta Gorka Nieto aritu dira lehen taldean, baina beste gazteak ere gogor entrenatzen ari dira eta oso positiboa da, bai beraientzat, bai klubarentzat. Balioan jarri behar dute hemen lehiatzeko aukera ematen zaiela, minutu garrantzitsuetan entrenatzaileak kantxarazten dituztela. Esperientzia hartzeko eta minutuak pilatzeko aukera paregabea dute.

ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA
Eskubaloia

ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA

C.D. Bidasoa Irunek garaipen landua bezain garrantzitsua eskuratu du Viveros Herol BM Navaren aurka (25-31).

Eskubaloia eta kirola zer den. Duela egun...

HEGAZKINETIK JAITSI ETA AUTOBUSA HARTU
Eskubaloia

HEGAZKINETIK JAITSI ETA AUTOBUSA HARTU

C.D. Bidasoa Irunek bihar Navan jokatuko du, Jacobo Cuetararen iritziz, “maila hobetu duen eta Sacyr Asobal Ligako ezustetakoa den” taldearen...

BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN
Eskubaloia

BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN

Atsedenaldira 12-12 berdinketarik iritsi ziren bi taldeak, baina Tatran Presoven hasierako 4-0 partziala erabakigarria izan da neurketa amaieran.

Honako...

BOST EDOTA ZAZPI JOKALARIREKIN, BIDASOA NAGUSI
Eskubaloia

BOST EDOTA ZAZPI JOKALARIREKIN, BIDASOA NAGUSI

Balonmano Ciudad de Logroñok ezin izan du C.D. Bidasoak inposatutako erritmoa jarraitu eta bi puntuak ez dira Irundik mugitu (31-29).

 Leonen jasotako...

BI PUNTU BALIO DUEN BERDINKETA
Eskubaloia

BI PUNTU BALIO DUEN BERDINKETA

Beti aurkari zaila den Pau Nousty taldearen kantxa bisitatu zuen Hendaiako Estadioak, azken minutuan markagailua berdintzea erdietsi zuten...

ADEMARREK ATZAPARRAK ERAKUTSI ZITUEN
Eskubaloia

ADEMARREK ATZAPARRAK ERAKUTSI ZITUEN

Leongo Ademar oso nagusi izan zen eta Semedoren lanean oinarrituta (11 gol) C.D. Bidasoa 34-25 mendean hartu zuen.

Talde irundarra esku-hutsik bueltatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika