ATZEKO ETA ERDIGUNEKO LANA ZIURTATU DU REAL UNIONEK
Futbola

ATZEKO ETA ERDIGUNEKO LANA ZIURTATU DU REAL UNIONEK

(Argazkia: Gio Batista)

Ekhi Senar iruindarrak beste urte batez Real Unionekin zuen kontratua luzatu du eta datorren denboraldian ere Aitor Zulaikaren aginduetara izango da.

Aurtengo denboraldian Aitor Zulaikaren hamaikakoan fijoetako bat izan den Ekhi Senarrek Real Unionen jarraituko du datorren denboraldian ere. 2022ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua eta datorrena zazpigarren denboraldia izango du talde txuri-beltzean. Ekhi Senarren berritzearekin, Aitor Zulaikak atzealdeko eta zelai erdiko lanean lana ziurtatuta du; berdegunean aritzen denean, burua eta bihotza erabiltzen duen horietakoa da Senar. Datorren denboraldi zailari begira, Ekhi Senarren jokoak onura ugari ekar diezaizkioke talde irundarrari.

Aurtengo denboraldian 25 aldiz erabili du Aitor Zulaikak Senar, gehienak hasierako hamaikakoan eta defentsaren erdialdean edota zelai erdian. Denboraldiko lehen fasea jokatutako lehen 20 neurketetan ez zuen golik egiteko aukerarik izan; bigarren fasean, aldiz, bi gol garrantzitsu egin zituen, Taxoaren eta Tarazonan.

Ekhi Senar Osasunako harrobian eta Taxoaren hezitakoa da, SD Huescan aritu ondoren, Real Unionera utzita iritsi zen 2012ko denboraldiaren erdialdean. Osasunara itzuli eta Lleida Esportiu taldeetatik igaro ostean, 2016.urtean Real Unionera itzuli eta ordutik, Stadium Galen igaro ditu bere futbol ibilbideko urte oparoenak. 

NACHO SANCHEZ, BI DENBORALDIRAKO
Futbola

NACHO SANCHEZ, BI DENBORALDIRAKO

 Real Unionek fitxaketa berria iragarri du, erdilari bezala eskuin hegalean aritzen den 27 urteko jokalari kanariarra.

Egunak aurrera doaz eta Real...

“IZAN ZIRENEI ESKER, GARENA GARA; IZAN ZIRELAKO GARA ETA GARELAKO, IZANGO DIRA”
Futbola

“IZAN ZIRENEI ESKER, GARENA GARA; IZAN ZIRELAKO GARA ETA GARELAKO, IZANGO DIRA”

Emery familiak Irungo Kasinoan agerraldia egin du eta Real Unionentzat prest duen proiektu berriaren zertzeladak azaldu ditu. Agerraldian, Igor Emeryk, Real...

MIGUEL SANTOSESK REAL UNIONEN ESKUIN HEGALA INDARTUKO DU
Futbola

MIGUEL SANTOSESK REAL UNIONEN ESKUIN HEGALA INDARTUKO DU

Miguel Santosen fitxaketarekin batera, talde txuri-beltza Sergio Llamasen kontratua berritzeko akordiora iritsi dela jakinarazi du klubak.

Bi urterako...

FUTBOL ESKOLAK ERE BATU DITUZTE
Futbola

FUTBOL ESKOLAK ERE BATU DITUZTE

Real Unionek, Landetxa K.E-k eta C.D Behobiak indarrak gehiago metatu dituzte eta aurten, metodologia bera izango duten hiru futbol eskola eskainiko...

JORGE GALANEK, MIKEL AZKOITIK, JON MADRAZOK, ARITZ BORDAK ETA GUILLE DONOSOK EZ DUTE REAL UNIONEN JARRAITUKO
Futbola

JORGE GALANEK, MIKEL AZKOITIK, JON MADRAZOK, ARITZ BORDAK ETA GUILLE DONOSOK EZ DUTE REAL UNIONEN JARRAITUKO

Talde txuri-beltzak bidalitako iruzkin ofizialaren arabera, zuzendaritza taldeak bost jokalari horiei kontratua ez berritzea iradoki duela jakinarazi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika