AURPEGIA EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

AURPEGIA EMAN DU BIDASOAK

Jokalari garrantzitsuak min hartuta zituela ahaztu gabe, harrobiko bost jokalari aldi berean jokatzen izan direlarik, C.D. Bidasoak ez dio aurpegia galdu neurketari. Hala ere, Bartzelonak 26-32 mendean hartu du talde irundarra.

Bartzelonaren aurkako neurketak bereziak izan ohi dira, baina gaurko neurketak beste bi pizgarri zituen: 1.100 Bidasoa zale Artalekura bueltatu dira eta horiekin batera, Bartzelonako teknikari laguntzaile gisa, Tomas Runar Svensson, 1994-1995 denboraldian Asobal Liga eta EHF Champions Liga irabazi zuen atezain sueziarra. Behar zuen moduan, Artaleku eserlekutik altsatu eta txalotu dute atezain ohia.

Kauldi Odriozolaren golarekin eta Ledoren geldiketarekin hasi du norgehiagoka C.D. Bidasoak. Jon Azkue, Julen Aginagalde eta Rodrigo Salinasen bajei aurre eginez, lehen minutuetan 4-1 aurreratu da C.D. Bidasoa. Segituan, Bartzelonak berdindu du norgehiagoka, Ali Zeinek, Dika Memek eta Aleix Garcia izan dira golegileak. Dena den, lehen hamar minutuetan, C.D. Bidasoak agindu du, gogor defentsan eta zuzentasunarekin erasoan (6-5).

Nieto eta Furundarena kantxaratu ditu Jacobok, gaur ere minutu ugari jokatu dituzte gazteek. Hain zuzen ere, talde irundarra 7-6 aurretik jarri duen gola Nieto bizkaitarrak egin du. Bartzelona 15.minutuan jarri da lehen aldiz agintean, Domen Makucen kanpoko jaurtiketak eta Dika Memen kontraeraso bizkorrak 7-9 ezarri dute. Hiru goleko aldea lortu du Bartzelonak, baina C.D. Bidasoa ez da kikildu eta lanean jarraitu du. C.D. Bidasoak gol batetara hurbiltzeko antolatuta zuen kontra erasoan, oso zalantzagarria izan den hutsartea eskatu du Carlos Ortegak. Epaileak ontzat jo du hutsartea, eta gol batera hurbiltzeko aukeratik, lau goleko aldea izatera igaro da talde kataluniarra (10-14). Nahiz eta epaileek Luis Frade bi minutu egotzi, C.D. Bidasoak ez du asmatu Gonzalo Perez de Vargasen ate aurrean eta ez du abantaila behar bezala baliatu. Amaieran, Langarok eta Dika Memen kanpoko jaurtiketek bost goleko abantaila eman diote Bartzelonari (11-16).

Garaipena bai, baina sustoa gorputzean.

Langaroren gol goiztiarrari erantzuna eman dio Mikel Zabalak, halaxe hasi da bigarren zatia. Eibartarraren bigarren gol batek eta Kauldi Odriozolaren beste batek 14-18 jarri dute markagailuan, C.D. Bidasoa neurketa irabazteko aukerekin jarraitzen zuen. Langarok eta Richardsonek ez dute gustoko izan talde irundarraren bigarren zatiko hasiera eta kanpoko jaurtiketen bidez, aldea zazpi goletara handitu dute (16-23). Erasoa eta defentsa hobetu nahian, hutsartea eskatu du Jacobo Cuetarak, baina dagoeneko Bartzelonak mendean zuen neurketa. 

Ander Ugartek mantendu du bigarren zatian talde irundarra. Nahiz eta lehen lerroan Bartzelonak jokalari garaiak eta indartsuak izan, bost gol egin ditu gaurko neurketan, etxeko taldearen erasoko jokalari eraginkorrena izan da. Bartzelonak errenta lortu badu ere, gazte guztiak jokatzen ari zirela, etxeko taldeak erreakzionatu du eta 23-28 hurbildu dira markagailuan, Dariel Garcia, Eneko Furundarena eta Tao Gey-Emparan izan dira goleatzaileak. Artalekuk berdinketa iritsi zitekeela sinestu du duela asko ez bezala, taldea animatzen hasi da. Jose Manuel Sierrak bi gelditu jarraian egin ditu, Bartzelonak zailtasunak izan ditu golak egiteko, baina Richardsonek epika guztia zapuztu du. 26-32 bukatu da neurketa, Bartzelonaren alde.

Fitxa teknikoa

26 – Bidasoa Irun (11+15): Ledo, Cavero (4, 1 p.), Ugarte (5), Zabala (2) Kauldi (4), Rodríguez (3), Fernández; Sierra, Gey-Emparan (2), Furundarena (2), Mujika (2), Urruzola, Tesoriere, Nieto (1), Da Silva, García (1).

32 – Barça (16+16): Pérez de Vargas, Mem (5), Gómez (2), Petrus, Makuc (4), Fàbregas, Zein (2); Maciel, Janc (2), Soler, Fernández (3), Parera (1) Langaro (7), Palomino, Richardson (5, 2 p), Frade (1).

ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA
Eskubaloia

ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA

C.D. Bidasoa Irunek garaipen landua bezain garrantzitsua eskuratu du Viveros Herol BM Navaren aurka (25-31).

Eskubaloia eta kirola zer den. Duela egun...

HEGAZKINETIK JAITSI ETA AUTOBUSA HARTU
Eskubaloia

HEGAZKINETIK JAITSI ETA AUTOBUSA HARTU

C.D. Bidasoa Irunek bihar Navan jokatuko du, Jacobo Cuetararen iritziz, “maila hobetu duen eta Sacyr Asobal Ligako ezustetakoa den” taldearen...

BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN
Eskubaloia

BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN

Atsedenaldira 12-12 berdinketarik iritsi ziren bi taldeak, baina Tatran Presoven hasierako 4-0 partziala erabakigarria izan da neurketa amaieran.

Honako...

BOST EDOTA ZAZPI JOKALARIREKIN, BIDASOA NAGUSI
Eskubaloia

BOST EDOTA ZAZPI JOKALARIREKIN, BIDASOA NAGUSI

Balonmano Ciudad de Logroñok ezin izan du C.D. Bidasoak inposatutako erritmoa jarraitu eta bi puntuak ez dira Irundik mugitu (31-29).

 Leonen jasotako...

BI PUNTU BALIO DUEN BERDINKETA
Eskubaloia

BI PUNTU BALIO DUEN BERDINKETA

Beti aurkari zaila den Pau Nousty taldearen kantxa bisitatu zuen Hendaiako Estadioak, azken minutuan markagailua berdintzea erdietsi zuten...

ADEMARREK ATZAPARRAK ERAKUTSI ZITUEN
Eskubaloia

ADEMARREK ATZAPARRAK ERAKUTSI ZITUEN

Leongo Ademar oso nagusi izan zen eta Semedoren lanean oinarrituta (11 gol) C.D. Bidasoa 34-25 mendean hartu zuen.

Talde irundarra esku-hutsik bueltatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika