BAT-EKO MIQUELARENA ETA ALONSO ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Miquelarenak laugarren postua eskuratu zuen eta Alonsok seigarrena Espainiako Txapelketako SUB18 mailan

Pasa den asteburuan Bidasoa Atletiko Taldeko Beñat Miquelarena eta Joaquin Alonso Valentzian izan ziren Espainiako Txapelketan lehiatzen, SUB18 kategorian. Biak ere lan ona egin ondoren, laugarren eta seigarren postua eskuratu zuten hurrenez hurren. Gainera, Alonsok bere denbora onena ere lortu zuen.

Alde batetik, Beñat Miquelarenak 200 metroko proban parte hartu zuen. Atleta gazteak bere seriea irabazten hasi zen 22,51ko denborarekin eta horrela, hiru finalerdietako batean lehiatzeko sailkatu zen. Hemen ere garaipena eskuratu zuen 22,58ko segundoan helmugaratuz. Finala berriz, oso lehiatua izan zen, eta Miquelarenak azken momentura arte estutu zuen Oriol Sanchez aurkaria. Hala ere, 0,06 segundogatik ez zuen lortu brontzezko domina eta sailkapeneko laugarren postuan amaitu zuen lehiaketa, 22,39ko denbora izugarria lortuz.

Beste aldetik, Joaquin Alonsok 60 metroko hesi-lasterketan lehiatu zen, eta lan ona egin zuen honek ere hasieratik. Lehendabiziko seriean bigarren postua lortu zuen 8,16ko denborarekin, eta honekin bi finalerdietako batean parte hartzeko txartela eskuratu zuen. Finalerdian ere ia denbora bera egin zuen, 8,18koa, eta laugarren helmugaratu zen finalean egoteko aukera erdietsiz. Hau Alonsorentzat estatu mailako lehen finala zen, baina BAT-eko atleta ez zen honen aurrean kikildu. Taldearen erasoari eutsi zion eta 8,13 segundutan gurutzatu zuen helmuga, seigarren postua eta bere marka pertsonala lortuz. 

ELISA GONZALEZEK ETA IBAI MAKAZAGAK IRABAZI ZUTEN IRUNGO KROSA

Irungo lasterketa ezagunaren 52. edizioa ospatu zen igande goizean eta Gonzalezek eta Makazagak eskuratu zuten garaipena maila absolutuan

BEÑAT ELZO LASTERKETA AZAROAREN LEHENEAN OSPATUKO DA

Adela elkarteari bideratuko zaio zazpigarren edizio honetan biltzen den diru guztia

Beñat Elzo mendi lasterketa...

DONIBANE LOHIZUNE-HONDARRIBIA LASTERKETAK BERE 23. EDIZIOA OSPATUKO DU IGANDEAN

Donibane Lohitzunetik atera eta Hondarribiako Arma Plazan helmugaratuko dira korrikalariak

Igande honetan,...

SARA VILLASANTEK ETA JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBAK IRABAZI ZUTEN TXINGUDI KORRIKA

Hanbike modalitatean, Ion Galarraga izan zen lehen postuan helmugaratu zena

Urriaren 1ean ospatu zen Txingudi...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika