10 Mai, 2023
Horrez gain, mutilen B taldea bostgarren sailkatu zen eta neskenak laugarren, bederatzigarren eta hamaseigarren, hurrenez hurren
Bidasoa Atletiko Taldeko eskolako atletek Ordizian jokatu zuten pasa den asteburuan Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa. Lan ona egin zuen harrobiak, batez ere, mutilen A taldeak, Gipuzkoako txapeldunorde bilakatu baitzen. Honez gain, mutilen B taldean bostgarren postua eskuratu zuen. Neskek ere hiru talde osatu zituzten eta hauek ere laugarren, bederatzigarren eta hamaseigarren postuak lortu zituzten, hurrenez hurren.
Mutilen A taldeak erregulartasun handia erakutsi zuen Ordiziako pistan eta lan ona egin zuen, bai taldeka baita bakarka ere. Honekin Gipuzkoako txapeldunorde bilakatu ziren BATekoak, Tolosaren gibeletik eta Real Sociedaden aitzinetik. Hauek izan ziren emaitzak:
altueran, Beñat Lekuonak 1,53 metro; luzeran, Iker Anautek 5,25 metro; 80 metro hesi-lasterketan, Jon Andianok 13,27 segundu; 80 metrotan, Alain Ugartek 10,85 segundu; pisuan, Iker Anautek 7,88 metro; 1000 metrodan, Urko Ibarguenek 2:59,45 minutu; 500 metrotan, Eñaut Arburuak 1:16,00 minutu; eta errelebotan 4x80. 40,69 segundu.
Mutilen B taldea ere bostgarren sailkatu zen eta hauek izan ziren euren emaitzak: altueran, Jon Casadok 1,58 metro; luzeran, Haitz Urtxegik 3,76 metro; 80 metroko hesi-lasterketan, Unax Arbelaitzek 14,97 segundu; 80 metrodan, Ohan Usanek 10,65 segundu; pisuan, Anartz Alonsok 7,07 metro; 1000 metrodan, Telmo Elortegik 3:13,18 minutu; 500 metrotan, Gorka Garciak 1:22,96 minutu; eta errelebotan, 4x80m 44,51 segundu.
BATeko neskek ere emaitza onak lortu zituzten aurkeztu ziren hiru taldetan. A taldeak sailkapen orokorreko laugarren postua eskuratu zuten, B taldeak bederatzigarrena eta C taldeak hamaseigarrena. Hauek izan ziren hiru taldeen emaitzak.
Bidasoa Atletiko Taldea Neskak A
- Altuera: Chiara Alonso 1,41 metro.
- Luzera: Laia Vasquez 4,37 metro.
- 80m hesi-lasterketa: Izaro Tapia 14,49 segundu.
- 80 metro: Eider Martin 11,24 segundu.
- Pisua: Elene Salcedo 7,63 metro.
- 1000m: Paula Crespo 3:23,40 minutu.
- 500m: Iratxe Cambon 1:22,45 minutu.
- Erreleboa: 4x80m 43,29 segundu.
Bidasoa Atletiko Taldea Neskak B
- Altuera: Maddi Ora 1,20 metro.
- Luzera: Noa García 4,23 metro.
- 80m hesi-lasterketa: Nagore Navarro 13,90 segundu.
- 80 metro: Irati Benito 11,13 segundu.
- Pisua: Olatz Elizasu 6,73 metro.
- 1000m: Nerea Cambon 3:21,27 minutu.
- 500m: June Arrastua 1:28,82 minutu.
- Erreleboa: 4x80m 43,59 segundu.
Bidasoa Atletiko Taldea Neskak C
- Altuera: Natale Moran 1,20 metro.
- Luzera: Izaro Romero 3,73 metro.
- 80m hesi-lasterketa: Eider Martinez 15,17 segundu.
- 80 metro: Nora Arroyo 11,99 segundu.
- Pisua: Nora Andujar 7,18 metro.
- 1000m: Eider Aramburu 3:56,86 minutu.
- 500m: Ione Aguirre 1:36,66 minutu.
- Erreleboa: 4x80m 44,84 segundu.
16 urtez azpiko altuera-jauzian lortu zuen Llorentek garaipena
Espainiako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan La Nucian. Bertan izan ziren...
Espainiako selekzioarekin aritu zen irundarra eta B seriea irabazi zuen 100 metroko hesi-lasterketan
Teresa Errandonea selekzioen arteko Europako...
Ekainaren 24an ospatu zen lasterketa honen 45. edizioa
Irungo besten barrenean ohikoa den San Martzial Igoera ospatu zen pasa den ekainaren 24an....
Emaitza hauek positiboak izan dira asteburu honetan ospatu den 16 urtez azpiko eta master mailetako Espainiako txapelketei begira
Euskadiko...
Berdintasuna nagusi izan den 2023ko Ligan emakumeek ezin izan dute Ohorezko Maila mantendu eta gizonezkoek ere Bigarren Mailara jeitsi dira
Bidasoa...