BAT-EKO NESKA-MUTILEK LAUGARREN POSTUA ESKURATU ZUTEN LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIAN

Eguraldiak eta taldeko bajak baldintzatuta, BAT-eko bi taldeek laugarren postuan sailkatu ziren Zaragozan eta Durangon ospatutako Ligako bigarren jardunaldian

Pasa den larunbatean Bidasoa Atletiko Taldeko neska-mutilek Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten Zaragozan eta Durangon. Bi taldeek ere laugarren postua eskuratu zuten eta ekainak 11n ospatuko den hirugarren jardunaldian Ohorezko Mailari (neskak) eta Lehen Mailari (mutilak) eusteko borrokan ibiliko dira.

BAT-eko neskak Zaragozan egon ziren Ligako bigarren jardunaldia jokatzen. Lehia euria eta hotzarengatik baldintzatuta egon zen, eta txapelketa ere geldiarazi behar izan zuten minutu batzuz. Arrazoi hau eta taldeak zituen bajak kontuan hartuta, BAT-ek lan ona egin zuen lehiaketan eta laugarren postuan sailkatu zen, Nerjatik 17 puntura. Taldeak sentsazio onekin amaitu zuen eguna, hurrengo jardunaldiari begira atleta gehiagorekin emaitzak hobetu ahal izango dituztelako.

Neskek hiru bigarren postu eskuratu zituzten: Eunate Martinezek, altuera-jauzian 1,63m; Iciar Rubiok disko-jaurtiketan, 40,39 metroko jaurtiketa onenarekin; eta Ana Pulgarinek, 5.000m martxan 24:08,59 denborarekin. Hirugarren postuan ere beste hiru atleta sailkatu ziren: Alazne Garrido, 400m hesi-lasterketan 1:02,84 markarekin; Enara Gonzalez, luzera-jauzian 5,36m; eta Angela, Miriam, Junkal eta Alazne, 4x400 errelebo proban.

Sailkapena orokorra hau izan zen:

1. FC Barcelona 220 puntu

2. Alcampo Scorpio 71 199 puntu

3. Cueva de Nerja 141,5 puntu

4. Super Amara BAT 124,5 puntu

Mutilak ere laugarren Durangon

BAT-eko mutilek ere azken orduko baja batzuk izan zituzten eta baldintzatuta joan ziren Durangora Ligako bigarren jardunaldia jokatzera. Iker Arozena eta Iñigo Lozanoren faltarekin, taldeak ez zuen aukerarik izan hirugarren postuagatik borrokatzeko. Horrela, laugarren postuan sailkatu ziren, 124,5 punturekin guztira. Hala ere, zenbait atletek lan ona egin zuten larunbatean, eta klubeko bi errekor lortu zituzten 4x100 eta 4x400 erreleboetan. Gainera, Unai Gonzalez taldeko sailkatu onena izan zen, bigarren postua eskuratuta pertikan 4,70 metro egin ondoren. Erik Fernandezek (200 metrotan, 22,54), Ander Angladak (1500 metrotan, 4:02,66), Mikel Camponek (pertikan 4,70m) eta Asier Zarandonak (diskoan 42,94m) ere hirugarren postuan sailkatu ziren beraien probetan, eta sei puntu gehitu zizkioten bakoitzak taldeari.

Sailkapen orokorra hau izan zen:

1. Hospitalet 227,5 puntu

2. Durango 170,5 puntu

3. Bahía Algeciras 168 puntu

4. Super Amara BAT 122 puntu

OLATZ ZABALA ETA JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBA, SAN MARTZIAL IGOERAKO IRABAZLEAK

Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira

Pasa den...

IKER AROZENAK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU DU ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Arozenaz gain, BAT-eko beste hamar atletek parte hartu zuten Espainiako Txapelketa Absolutuan

Pasa den asteburuan,...

IKER IBARGURENEK EUROPAKO TXAPELKETARAKO MINIMOA LORTU DU

Ibargurenek lehen postua lortu zuen 2000 metro oztopo proban eta Europako Txapelketarako txartela eskuratu zuen

BAT-EK HEMERETZI DOMINA ESKURATU ZITUEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN

Honez gain, taldeka ere lehendabiziko postuan gelditu zen Bidasoa Atletiko Taldea

Pasa den larunbat eta igandean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika