15 Eka, 2022
Neskek Ohorezko Mailan jarraituko dute beste urte batez, eta mutilek Lehen Mailan
Bidasoa Atletiko Taldeko neska-mutilek asteburu erabakiorra izan zuten aurrekoan. Izan ere, Ligako hirugarren eta azken jardunaldian parte hartu zuten eta maila mantentzea zuten jokoan bi taldeek ere. Nahiz eta aurreikuspenak ez zuten laguntzen helburu hori lortzeko, emaitza onak eskuratu eta maila mantentzea ere lortu zuten.
BAT-eko neskak Donostin lehiatu ziren pasa den larunbatean, Ohorezko Maila mantentzeko asmoarekin. Azken jardunaldi hau zaila zen taldearentzat, izan ere, gutxienez seigarren postua eskuratu behar zuten neskek maila berean jarraitzeko. Gainera, azken aldian izan dituzten bajak kontuan hartuta, salbazioa oraindik zailagoa zen.
Taldeak bazekien akatsik gabeko lehiaketa burutu behar zuela, eta horrela izan zen. Aurreikuspenak bete zituzten proba guztietan, eta batzuetan hauek gainditu ere egin zituzten. Honekin, erreleboen probara maila mantentzeko aukerekin iritsi ziren. Errelebo motzetan azken postuan sailkatu ziren, 48,47 segundurekin. 4x400eko erreleboan aldiz, Angelak, Junkalek, Maek eta Alaznek lasterketa izugarria burutu zuten eta hirugarren postua eskuratu zuten, Teneriferen aurretik. Horrela, sailkapen orokorrean bostgarren postuan amaitu zuen taldeak eta beraz, Ohorezko Maila mantentzea lortu zuten, 85 punturekin guztira.
BAT-eko mutilak Lehen Mailan jarraituko dute
Mutilak Gandiara joan behar izan ziren Ligako azken jardunaldia jokatzera. Nahiz eta hauek aurreikuspen hobeak eduki, akatsik gabeko lehiaketa egin behar zuten eta zalantzan zegoen beraien salbazioa ere. Mutilen helburua ere seigarren postuan sailkatzea zen Lehen Maila mantentzeko.
Pau Blasiren bajarekin, baina Juan Errandonea berreskuratuta, taldeak lan bikaina egin zuen proba guztietan eta bere mailarik onena erakutsi zuen, lehen postu ugari lortuz. Erreleboen probara aukerekin iritsi ziren hauek ere eta 4x100 metroko proban, dagoeneko, ziurtatu zuten maila mantenduko zutela. Sailkapen orokorrean laugarren postua eskuratuta, 91,5 punturekin, BAT-eko mutilak urte bete gehiago emango dute Lehen Mailan.
Adur Amilibiarekin solastu ginen eta berak eman zigun asteburuko jardunaldiaren berri.
(Argazkia: BAT)
16 urtez azpiko altuera-jauzian lortu zuen Llorentek garaipena
Espainiako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan La Nucian. Bertan izan ziren...
Espainiako selekzioarekin aritu zen irundarra eta B seriea irabazi zuen 100 metroko hesi-lasterketan
Teresa Errandonea selekzioen arteko Europako...
Ekainaren 24an ospatu zen lasterketa honen 45. edizioa
Irungo besten barrenean ohikoa den San Martzial Igoera ospatu zen pasa den ekainaren 24an....
Emaitza hauek positiboak izan dira asteburu honetan ospatu den 16 urtez azpiko eta master mailetako Espainiako txapelketei begira
Euskadiko...
Berdintasuna nagusi izan den 2023ko Ligan emakumeek ezin izan dute Ohorezko Maila mantendu eta gizonezkoek ere Bigarren Mailara jeitsi dira
Bidasoa...