BAZTAN-BIDASOALDEKO FUTBOL TALDE IA GEHIENEK LORTU DUTE GARAIPENA ASTEBURUAN
Futbola

BAZTAN-BIDASOALDEKO FUTBOL TALDE IA GEHIENEK LORTU DUTE GARAIPENA ASTEBURUAN

Beti Gazteko emakumeek liderrarekin berdindu zuten eta Baztanek berriz, 2-0 galdu zuen Erriberriren kontra

Asteburu emankorra izan da Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusientzat. Beti Gazteko gizonek, Gure Txokoak eta Doneztebek jardunaldiko hiru puntuak irabazi zituzten. Beti Gazteko emakumeek berriz, berdinketarekin bukatu zuten liderraren kontrako neurketa, eta Baztanek 2-0 galdu zuen Erriberri taldearen kontra.

Gipuzkoako Ligan, Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek bina berdindu zuten etxean Antiguoko taldearen kontra. Aurkaria sailkapeneko lider moduan ailegatu zen Mastegira, eta lesakarrek eurekin puntuak banatzea lortu zuten, ia garaipena eskuratu ere. Izan ere, luzapenean lortu zuen bisitariak lesakarren markagailua berdintzea. Hala ere, Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak aipatu bezala, aurten egindako lanak fruituak eman dituela erakutsi zuten etxean, eta gai direla aurkari haundiei aitzin egiteko.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek berriz, garaipena eskuratu zuten etxean ere, Tolosaren kontra. 2-1eko markagailua erdietsi zuten lesakarrek eta hauek ere pozik bukatu zuten jardunaldia, hiru puntuak bilduz, eta sailkapeneko azken postuak sahieztuz bertze asteburu batez, Javier Escagües entrenatzaileak erran duenez.

Erregional mailako Gure Txokoak ere garaipen ederra bildu zuen Matzadan igandean. Elgoibar B jaso zuen bertan, eta 6-1eko markagailuarekin irabazi zuten beratarrek. Honen ondotik, sailkapeneko hirugarren postuan kokatu dira Ganix Zubietaren mutilak, bigarrenarekin eta laugarrenarekin puntuetan berdinduta. Horrez gain, liderra soilik bi puntutara dute. Hurrengo jardunaldietan beraien onena eman beharko dutela aipatu du Zubieta entrenatzaileak berak, eskura baitute igoera zuzena.

Nafarroako Ligan, Lehen Maila Autonomikoko Baztanek 2-0 galdu zuen Erriberri taldearen kontra. Neurketa parekatua jokatu zutela aipatu du Iban Romo entrenatzaileak eta horregatik beragatik, berdinketa justuagoa izanen litzatekeela. Hala ere, itxura ona eman zuten eta horrekin gelditu ziren baztandarrak. Ia errekuperatzeko astirik gabe, bihar, maiatzaren lehenean, jokatuko dute hurrengo jardunaldia, Amigoren kontra, etxean, 18:00etan.

Azkenik, Preferente mailako Doneztebek 0-1 irabazi zuen Universidad de Navarra taldearen kontra. Joel Gil bigarren entrenatzaileak adierazi duenez, euren taldea aurkaria baino gehiago izan zen, batez ere bigarren zatian, eta honek indarra emanen die orain denboraldia bukatu baino lehen jokatu beharko dituzten azken bortz partiduetan. Hain zuzen ere, gaur bertan jokatuko dute hauek ere hurrengo jardunaldia. Apirilaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan, Mendi taldea bisitatuko dute doneztebarrek. 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika