BAZTANEK BANA BERDINDU ZUEN SAN MIGUELEN KONTRA IGANDEAN
Futbola

BAZTANEK BANA BERDINDU ZUEN SAN MIGUELEN KONTRA IGANDEAN

Doneztebek berriz, 0-1 galdu zuen Beti Casedano taldearen kontra

Nafarroako Ligako Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusiek, atsedenaldi ttiki baten ondotik, martxan daude denboraldiko azken txanpari aitzin egiteko. Ez zuten esperotako emaitzak bildu, ez Baztanek ezta Doneztebek ere, baina bi taldeak ere prest daude azken zortzi neurketetan maila emateko eta denboraldiko helburu nagusiak lortzeko.

Lehen maila autonomikoko Baztanek bana berdindu zuen pasa den igandean, apirilaren 7an, San Miguelen kontra. Giltxaurdin jokatu zuten partidua eta zapore gazi gozoarekin bukatu. Galtzen hasi zen Baztango taldea, baina markagailua berdindu ahal izan zuten. Horrez gain, San Miguelek garaipena eskuratzeko izan zuen aukera ezeztatzeko gai izan ziren, euren penalti bat gelditu baitzuen etxeko atezainak. Alde horretatik, pozik gelditu zen taldea, baina hemendik aitzinera itxura hobea eman nahi dutela ere argi du Iban Romo entrenatzaileak. Azken zortzi neurketetan puntuak eskuratu nahi dituzte, mailari eusteko eta, ahal bada, sailkapeneko lehen postuei hurbiletik begiratzeko.

Preferente mailako Doneztebek aldiz, martxoaren 27an jokatuko zuten azken asteburu honetan jokatu beharreko partidua. Neurketa aitzindu zuten eta, aipatu bezala, Aste Santuko oporren aitzinetik jokatu. Arratsalde hartan etxean jaso zuen Beti Casedano eta 0-1eko markagailuarekin galdu zuen Doneztebek. Joel Gil bigarren entrenatzaileak aipatu du burumakur joan zirela denboraldiko azken etenaldira, ez zutelako nahi zuten emaitza lortu. Zapore gaziarekin gelditu ziren, bazekitelako neurketa zaila bazen ere, garrantzitsua zela bertan puntuak batzea. Hala ere, prest daude denboraldiko azken txanpari aitzin egiteko eta gelditzen diren jardunaldietan maila emateko. Partidu bakoitza aukera berri bat dela argi dute, eta horrela eginen diote aurre igande honetan, apirilaren 14an, Lezkairun izanen duten partiduari ere. 


MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika