BAZTANEK ETA DONEZTEBEK GALTZEN HASI DUTE URTEA
Futbola

BAZTANEK ETA DONEZTEBEK GALTZEN HASI DUTE URTEA

Baztandarrek 3-0 galdu zuten Mutilvera B taldearen kontra, eta doneztebarrek berriz, 0-1 Alsasuaren aitzinean

Nafarroako Ligako zenbait taldek txapelketari berrekin zioten pasa den asteburuan. Lehen maila autonomikoko Baztanen eta Preferente mailako Donezteben kasua izan zen hori, eta bi talde hauek ere ez zuten urtea arrakastarekin hasi. Lehenak 3-0 galdu zuten Mutilvera B taldearen kontra, eta bigarrenak 0-1eko emaitzarekin bukatu zuten etxeko zelaian Alsasuaren kontra jokatutako partiduan.

Baztandarren entrenatzailea den Iban Romok aipatu duenez, parekatua egon zen Mutilvera B-ren kontrako partidua. Bukaera bitarte golik ez jasotzea lortu bazuten ere, bi taldeentzat markagailua hutsean geldituko zela uste zutenean, hiru gol segidan hartu zituen Baztanek. Azken minutuetan izanda, ezin izan zuten deus ere egin eta porrotarekin bueltatu ziren etxera. Aitzakirik jarri nahi ez badute ere, lehiaketaren erritmo falta somatu zuten Romoren mutilek, baita Eguberrietako egunetan entrenamendu saio nahasiak izan zirela eta jokalariak osasunez ez zeudela beraien onenean ere. Hala ere, maila eman zutela azpimarratu nahi izan du entrenatzaileak, batez ere 18 urtez behitiko sei bat jokalariekin aritu zirelako.

Doneztebeko Joel Gil bigarren entrenatzaileak ere jasotako porrotean lehiaketaren etenaldiak eragina izan zuela uste du. Hauek ere ez dute aitzakirik jarri nahi, baina hori izan zen jokalariek somatu zutena. Alsasua izan zuten aitzinean doneztebarrek eta aurkari zaila izanen zela bazekiten. Lehen zatian sartu zuen aurkariak garaipenaren gola eta etxeko atezainak ezin izan zuen deus ere egin hori ekiditeko. Bigarren zatian neurketa berdintzen saiatu ziren, baina gola ez zen ailegatu eta beraz, puntuak aurkariarentzat izan ziren.

Heldu den asteburuan, Baztanek Injerto jasoko du Giltxaurdin, larunbatean (urtarrilak 13) 17:00etan, eta Doneztebek berriz, Leitzako Aurrera bisitatuko du euren arteko derbia jokatzeko. Azken hauen partidua igandean jokatuko da, urtarrilaren 14an, 16:00etan. 


MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika