BAZTANEK ETA DONEZTEBEK GARAIPEN BANA ESKURATU DUTE ASTEBURUAN
Futbola

BAZTANEK ETA DONEZTEBEK GARAIPEN BANA ESKURATU DUTE ASTEBURUAN

Beti Gazteko bi taldeek eta Gure Txokoak aldiz, ezin izan zituzten puntuak batu euren jardunalditan

Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusien artean, soilik Nafarroako Liga jokatzen dutenek lortu dute garaipena asteburuan. Lehen Maila Autonomikoko Baztanek 2-4 garaitu zuen Iruña eta Preferente mailako Doneztebek berriz, 5-0 irabazi zuen Iruntxikiren kontra. Gipuzkoako Liga jokatzen dutenek ezin izan zuten punturik batu eta Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakume eta gizonezkoek eta Gure Txokoak galdu egin zuten euren jardunalditan.

Nafarroako Ligan, Lehen Maila Autonomikoko Baztanek 2-4 garaitu zuen Iruña. Zazpi egunetan hiru neurketa jokatu dituzte baztandarrek eta horietatik bitan bildu dituzte hiruna puntu. Irabazi ondotik, Baztan sailkapeneko laugarren postura igan da eta igoera fasea jokatzeko aukera eskutan du orain. Iban Romo entrenatzaileak aipatu duenez, ilusioz eta gogoz daude bolada on honi segida emateko eta helburu berriak lortzeko.

Preferente mailako Doneztebek ere izugarrizko garaipena eskuratu zuen igandean etxean, Iruntxikiren kontra. 5-0 irabazi zuten doneztebarrek sekulako nagusitasuna erakutsiz etxeko zelaian. Joel Gil bigarren entrenatzaileak adierazi bezala, berri onez beteriko jardunaldia izan zen gainera, ez soilik garaipenagatik, baizik eta lesio larri batetik berreskuratu berri den Borja Arregi kapitaina bueltan izan zelako zelaian.

Gipuzkoako Ligan, Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek 4-3 galdu zuten pasa den igandean Touring taldearen kontra. Berdinketa eskura izan zuten lesakarrek, baina azkenik etxekoek gola sartu eta puntu guztiak ere eurek eraman zituzten. Edonola ere, lan ona egin zuten Beti Gazteko jokalariek eta alde horretatik, pozik gelditu zen taldea, Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak azpimarratu duenez.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek ere 3-1 galdu zuten pasa den larunbat arratsaldean Beasain B taldearen kontra. Euren aurkari zuzenak ziren beasaindarrak eta lesakarrek ezin izan zuten punturik batu partidu hartan. Zapore gazi gozoarekin bueltatu ziren etxera, baina gelditzen diren jardunalditan maila emateko indarrez daudela argi du Javier Escagües entrenatzaileak.

Erregional mailako Gure Txokoak ere porrota jaso zuen asteburuan, Amara Berri taldearen kontra, 1-0 galduta. Hauek ere ezin izan zuten helburua lortu, eta sailkapeneko bostgarren postura jeitsi dira orain, igoera zuzenetik aldendurik. Bi jardunaldi gelditzen dira denboraldia bukatzeko eta garaipenarengatik borrokan segituko dute azken txanpa honetan ere. Edonola ere, Ganix Zubieta entrenatzaileak, onartu du dagoeneko ez dagoela igoera euren eskuetan soilik. 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika