BAZTANEK HIRUGARREN MAILAN EGOTEA POSIBLE DELA SINESTEN SEGITZEN DU
Futbola

BAZTANEK HIRUGARREN MAILAN EGOTEA POSIBLE DELA SINESTEN SEGITZEN DU

Pasa den larunbatean, ekainaren lehenean, Giltxaurdin jokatutako joaneko partiduan 0-1 galdu zuten Garesen kontra

Nafarroako Ligako Lehen Maila Autonomikoko Baztan taldea Hirugarren Mailara igotzeko fasea jokatzen ari da Garesen kontra. Bi jardunalditan jokatuko da promozio eta lehen urratsak eman dituzte dagoeneko. Pasa den larunbatean, ekainaren lehenean, Giltxaurdin (Elizondo) jokatu zuten joaneko partidua eta bertan, Garesekoak nagusitu ziren 0-1eko markagailuarekin. Baztandarrak burumakur bukatu zuten jardunaldia, ez baitzuten emaitza hau nahi, baina Iban Romo entrenatzaileak azaldu duenez, segidan eman zioten buelta honi eta dagoeneko itzulerako neurketan pentsatzen ari dira. Lan fisikoa baino gehiago, buruko lana egin behar dutela ere argitu du Romok, sinesteko oraindik ere aukera bat dagoela Hirugarren Mailara igotzeko eta hori lortzea posible dela. Aukera hori larunbat honetan izanen dute zehazki Baztango mutilek, ekainaren 8an, 18:00etan Garesen.

Iban Romo entrenatzailea: 


MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika