Berritasunak izango ditu Bidasoa Itzuliak

Maiatzaren 6tik 9ra egingo dute Bidasoa Itzuliaren 43.edizioa. 23 urtez azpiko mailan ari diren inguruko txirrindulari onenak bilduko ditu, eta atzerriko batzuk ere bai. Guztira hogei talde eta 140 txirrindulari ariko dira. Horien artean bidasoar bat, Debabarrena taldeko Urki Rojo irundarra. Hiru izango dira talde gipuzkoarrak, hiru nafarrak, bi bizkaitarrak eta arabar bat. Errusiatik, Italiatik, Belgikatik eta Frantziatik etorritako taldeek emango diote nazioarteko ukitua lasterketari. Erreferentzia ukaezina da Bidasoa Itzulia afizionatuen lasterketen artean. Irabazleak maila profesionalera jauzi egiten du urtero. Joan den urtean Loic Chetout igo zen podiumeko lehen tokira, eta Cofidis taldean dago gaur egun. Parte hartu zuten beste hamalau txirrindulari ere, talde profesionaletan daude.

Lau etapa izango ditu Bidasoa Itzuliak. Lehena bereziena, Igantziko IrriSarri Land parke tematikoan amaituko baita. 107km-ko ibilbidea osatu beharko dute lehenago parte hartzaileek, Irungo Urdanibia plazan hasita. Bigarren etapa Hendaiako Gaztelu Zaharren irtengo da, eta Hondarribiko Harresilandan bukatu, Jaizkibel mendatea gainditu ondoren. 126km-ko etapa izango da. Hirugarrena Bidasotik urrun hasi eta bukatuko da, Orion hain zuzen ere (131km). Laugarren eta azken egunerako geldituko da klasiko bilakatu den etapa. Ficobatik hasi eta Gurutze, Aritxulegi, Agina eta Erlaitz mendateak gainditu beharko dituzte txirrindulariek, Colon pasealekuan amaitu aurretik. 78km-ko etapa labur eta bizia izango da. “Erlaitz mendateko jaitsieran erabakitzen da askotan Bidasoa Itzulia. Amaierara arte izaten da emozioa”, gogoratu du Antxon Mendia antolatzaileak.

Mendeurrenarekin bat

Sarien arloan egongo da beste berritasun nagusia. Erregulartasunaren maillotak Real Unionen mendeurrenari keinua egingo dio. “Taldeak aurtengo denboraldian erakutsi duen erregulartasunarekin bat egingo du”, adierazi du Antxon Mendiak. Hastapenean, elkarte txuribeltzak txirrindularitzako sekzioa ere bazuela gogoratu du Bidasoa Itzuliaren antolatzaileak. Liderrarena, mendiko onenarena, eta tarteko helmugen irabazlearena izango dira gainerako maillotak.

EUSKAL HERRIKO ITZULIKO 4. ETAPA HONDARRIBIAN BUKATUKO DA

Euskal Herriko Itzuliaren edizio berriaK Bidasoaldeko bi mendate igaroko ditu aurten: Jaizkibel eta Erlaitz.

Bidasoaldea aurtengo Euskal Herriko Itzulian...

Eskualdeko mendate nagusiak igaroko ditu Juanma Garate martxak

IX.edizioa izango du Juanma Garate Zikloturista Martxak. Egonkortuz doa Irungo Txirrindulari Elkarteak antolatzen duen proba. Bi ibilbide edukiko ditu aurten,...

Juan Pedro Lopezek agindu du Bidasoan

Polartec-Kometa taldeko Juan Pedro Lopez sevillarrak irabazi du aurtengo Bidasoa Itzulia. Lehen etapan jantzi zuen maillot horia, Igantziko Irrisarri Land parkeko helmugan irabazita. Bigarren...

San Martzialgo hormatik pasako da Bidasoa Itzulia

Maiatzaren 9tik 12ra izango da aurtengo Bidasoa Itzulia. 23 urtez azpiko tropeleko maila handiko txirrindulariak bilduko ditu, berriro, lasterketaren sonak erakarrita. Iaz estu-estua izan zen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika